XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

40bat ziren Ikerzaleak izeneko alkartearen biltzar nausian ostiralean.
Proba alkartea osagarria honean dela, bena hürrünago so egiten bada, egia da hor direnak aspaldiko betiko ber kideak direla.
Bena lagüntzaleak berrak balin badira, xedeak aldiz berritzen dira.
Horien artean, Maule herriarekin espartinaren museoaren lan taldean sartuko da Ikerzaleak alkartea.
Azpimarratzeko da ere arkeologiaz ardüradatzen den beren adarra sekülazko inportantzia hartzen düala eta hartakoz ere GPS tresna berri bat erosi düela.
Aurtenko surprisa honetan, Mauleko ospitaleko planak eta artxiboak hazartak emanik edirenik izan dira eta Mauleko gaztelüan ikerketak arrabiatürik dütüe hantik ere berriak zale heldüko dira…
Robert Elissondo lehendakaria:

Ostiral gaü hontan, Xiberoko müsika eskolak antolatzen dü gaüaldi bat Mauleko Jai Alaian 8etarik goiti.
85 ikasle,10 erakasle eta 20 bat lagüntzale dira musika eskolaren üngürüan lan egiten ari direnak. 9 instrumentü ikasten ahal dira eta taldean aritzeko kurtsoaketa solfega erakasten da ere.
Alkarteak bere ahalak egiten dütü kursoen prezio ttipietan jarraikitzeko.
Gaüaldi hontan, Müsika eskolako ikasle eta erakasle zonbait ariko dira hasiko, gero 4 herri ezbardinetako dantza taldeen kreazioneak emanak izanen dira (Idauze, Iruri, Garindaine, Eskiula) eta  « Bakuna matata » izena hartü düan talde ttipi batek ere bai bizpahiru dantza emanen dütüe.
 Urrentzeko Hiru soinu taldeak bere bigarren diska presentatüko dü.
Gaüaldi hori zentako antolatzen düen galtegin deiogü Josy Arrosagaray lehendakari ordea-ri :




Xiberoko laborantsa lizeoak, bortak zabaltzen dütü Berogainen neskenegünean goizetik arratseala.
Familiak eta ikasleak parada horrez baliatzen ahalko dira, lizeoaren egoitzen bijitatzeko eta ikasle, erakasle eta ardüradünekin mintzatzeko.
Lizeoak, kolegioko laugerrentik baxoala, laborantsa, jenteeri zerbütxüak eta aberre salmenta sailetako erakaskuntzak proposatzen dütü.
Lizeoak, egoitzen aldetik, ikasteko baldintza ezinago honak eskeintzen dütü, eta xede pedagogiko dinamiko baten bidez emaitza hona bermatzen dütü.
Proposatzen dütüan hiru sailetan, gazteek lana üsü atzamaiten düe, heben berean.

Christophe Gaget züzendaria:

Saint francois kolegioak sekülazko lanak abiatü dütü urte hatsarre hontan!!
Bazen aspaldi lanik ez zela eginik izan 1850an sortü den kolegioan.
Lehentarzüna emanik izan da barnategian edo internat-ko günean. Hegala orro arraeginik izanen da 2 heinietan.
Orotarat miliu bat eta 100mila euro inbestitürik izanen dira kolegioaren geroaren segürtatzeko.
Erran behar da barnategiaren berritzea inportanta dela jakitez ikasle hanitx badütüela kanpotik jinik.
Han artean Idauzen egoiten dira saint francois ko barnategiko ikasleak.
Hein hortako finantzamentüa egiten ahal da ikasle ohien alkartearen medioz edo orano "eveche" delakoaren parte hartzearekin.
Lanak ürrentürik izan behar lükie dagün sartzearentako, hots Setemez. Han artean zuzkripzione bat propostaen düe sosez lagüntü nahi dütüener..

Jean Darracq Kolegioko züzendariak:

Akitania eta Euskadien arteko partaidetzari esker , Sohütako eta Zumaiako lizeoen arteko trükaketa batetan parte hartzen düe 16 eta 17 urte duen gazteek.
« hurra » lema gisa hartü ondoan , aste batez Zumaian eta beste aste batez Xiberoan denek alkarrekin bijitak egin dütüe ondotik lantü dütüenak.
Partaidetza honen helbürüa algar ezagützea, familien arteko harremanak egitea eta hizkuntzen hobetzea , eüskara espanola eta frantsesa.
Holako esperientzia oso baikorra da, gazteak ohartzen beitira Euskal Herrian beian badela zer egin algar ezagützeko ;   eta lizeoak jarraiki nahi lüke sail hortan beste klase bat joanen da Gazteiz erat.
2017ko ere, bere eüskararen alde indarrak jarraiki nahi dütü lizeoak klase elebidün baten zabaltzez.
Jean Bourdaa Sohütako lizeoko züzendaria:


Pettan Aycaguer Biologiako erakasle: