Emankizünak
Arresti askaria

Aldikoan aldi
Bertso-kobla Kronikak
Eüskaraldiarentako talde berri bat montatü da Xiberoan
Kültür bizipenetaz
Enpresa jünarazle izateaz
Ausaz
Kronika
Indüstriako langileekin
Berriak

Euskaradia eüskara baliatzeko ariketa kolektiboa da maitzaren 15tik 25ilat iragaiten dena. Helbürüa : plazat eüskara ekartea lehen hitza eüskaraz egitez eta ahal bezain bat jarraikitzez.
Kari hortarat, eüskararen üngürüan lan egiten düen xiberoko alkarte zonbait jüntatü dira hitzordü desberdinen proposatzeko : Xiberoko ikastolak, Gaü eskola, Pitxu gaztetxea, Prefosta, Elgebarrena alkartea eta Xiberoko botza.
Igan aldian "Andereen plazan" emankizünan enpresa junarazleen esperientzia partekatü balin bagünüan, aldi hontan 3 emazteen lotüra kültürarekin aipatü dügü.
Maider Jaury Berritzako dantzaria, Margita Queheille Aintzindariak alkartekoa eta Barkoxeko pastoraleko errejenta bat eta Maite Davant Muskildiko pastoraleko errejenta :
"Plazandere" Herri alkargoako lagüngoari esker Xiberoko botzak emazteer mikroa lüzatzen dü « Andereen plazan » emankizünan.
Aldi hontan 3 alkarteer batzarri egiten dügü : Xiberoko feministak, Prefosta eta Eperra ikastola. Xiberoan alkarbizitza süstatzeko bakotxak ürratsak egiten dütü.
Horien barnatzeko Claudine Arhancet, Marie Fleury, Marie-Annick Jaury, Ilora Capot Thornary, Oihana Larrandabürü eta Karine Chimix :
Xiberoko emazteen bizipenak barnatzen dütü herri alkargoaren « plazandere » xedeari esker ekoitzi "Andereen plazan" emankizünak.
Aldi hontan, 3 enpresa junarazlek haien ibilbideak eta galtozkatzeak kontatü deizküe : bizi profesionala eta pribatüaren arteko müga kudeatzea, amatarzünak ekarri berantolatzeak, komertxanteen arteko alkartarzüna eta beste.
Mayalen Larrory, « Joka » optika saltegiko sortzalea, Graxiana Castillon « Xirikota » saltegikoa eta Josy Arrossagaray Iratiko etxolen züzendaria :
"Plazandere" Eüskal herriko herri alkargoari esker hontürik emankizün berriak emazteen bizipener hitza eman nahi dü.
Lehen emanaldi hontan "Andereen üztak" xedeaz elestatü gira Maider Uthurry-Davant, Sandra Lucu, Fanny Dalabeta eta Cathy Bourget-ekilan :
Kanpoko mintzaldien arrapikak