Berriak

Herri alkargoak etxez etxe ondarkin biltzea eküratüko dü Maule, Ezpeize, Atharratze, Sarikota pe, Sohüta eta Gandañen. Herri horietako biztanleek ekarri beharko dütüe haien ondarkinak bil güneetarat.
Kanbiamen horren kontre agertü dira Maule et Bildozeko herriko etxeak. Haien arabera mesüra legearen kontre doa 2 000 biztanle beno haboroko leküetan etxez etxe bilketa bermatürik izan behar beita.
Bestalde pentsatzen düe bilguneetarat ondarkinen ekarteak nekeziak sortzen ahal dütüala adinetakoentako, alkarte eta eskoleentako.
Departamentüko kontseilüetan ehuneko 40a emazteak dira, hots bardintarzünetik hüllan gira bena ez da beti hala herri ttipirenako. Horren xüxentzeko, lege berri bat plantatürik izan da 2026 eko auzapezen hauteskundentako
Oraitik goiti, herri ttipietako kontseilüetan ere emazte eta gizonen kopürüa bardina izan behar da eta hortaz gain ez da haboro izenik kentzen ahal listeetan
Hortaz xehetarzünak emaiten deizküe Josette Bosq eta Renée Carrique, Xiberoko auzapezeek :
Dominique Boscq ez da Paueko auzitegira aurkeztü. Osagarri arrenkürak argudiatzez ez da hüllantü eta auziaren gibelatzea galtatü du Stéphane Loumagne, bere abokatuak. Bere aldetik oraiko auzapeza den Dorothée Nabarra eta Anne Marie Mendiboure haren abokatüak etsitürik agertü dira erabaki horrekin.
Ohit aüzapeza zelarik, 420 000€ ko interesak legez kanpo hartzea eta deliberazio faltsü bat egitea leporatürik zaio Boscq-i. Dorothée Nabarrak atzaman zütüanak. SARL Boscq enpresari hainbat lan eginarazi zütüan herriko etxearentako.
Auzia 2026ko urtarrilaren 15era gibelatürik izan da.
Anne Marie Mendiboure abokatüa :
Barda hamarnaka jente bildü dira maulen Gernika Palestina herri ekimenak deitürik.
Eüskal herriko beste hainbat herrietan ere agitü da alkarretaratzea. Lurra Bakea eta Justizia lemapean.
1947eko kolonizaziotik, gaüzak txartü dira duala urte bat eta erdi ürrietaren 7ko eginkizünen ondotik.
Geroztik xiberoan aste oroz zonbaitek Palestinarer süstengüa erakasten düe biltzez kürütxe xuriaren kantüan.
Horrentako 3 manifestalari konbokatürik izan dira Mauleko komisaldegian. Azken horiek jakinarazi düe ez düela gei agertü, manifestatzea eskübide bat beita.
Beste ekintzetan Stop Arming Israel komiteak sortü dira. Armak ekoizten dütüen entrepresen aitzinean eskü paperak emaiteko hilabetean behin.
Apirilaren 24an From ground zero filma erakutsirik date 8ak30tan Donapauleko zineman.
Pierrre Vissler Vivi :
Sekülan beno jende eta hedabide haboro bazen.
Kontseilüak berak bi oren eta erdi iraun badü, ondotik auzapezak prentsaitzineko bat egin dü. Hortan eskualdeko kontüen kanberaren erraneri ihardetsi dü Louis Labadot-ek.
2024 urteko bilana eta 2025eko aitzinkontüek beno aipagei horrek beitu inportantzia haboxiena bildü. Bai prentsaren aldetik baita aüzapezaren aldetik.
Haren erranen arabera zorren heina ALERTA heinean zen jadanik boterea hartü züelarik. Eta halaber jarraikitzen dü. Hortako 2025eko ez düe mailegürik eginen, horrek erran nahi dü inbestizamentü gütti badiatekeala.
Mixel Etxebest auzapez ohiak dio kontüak ez dituela hein hain txarrean ützi.
EHbai ko Beñat Elkegaray-ek inbestizamentü eza eta ebilmoldearen gastü handiegiak salatzen dütü.
Louis Labadot :