Berriak

Irlandako hizkuntz minorizatü batetan ari den müsika talde militante baten historia kontatzen dü honek. Ipar irlandan eta irlandan gaeliko hizkuntza txipitürik dira eta arrenkürak sortzen dütü hortan bizi nahi direnentako..
Euskal herriarekin lotüra andana bat egiten ahal dira, bai hizkuntzaren aldetik bena bai borroka armatü eta errepresionearen historiarekin.
Arrats hontan 9 orenetan dü hitz ordüa emaiten Elgebarrena alkarteak, Lexantzüko plazan. Ondotik Spartak Dementzialaren kontzertüa badateküalarik.
Patxi Gaztelümendi filma hau eüskaraz ützüli düan taldeko partaidea :
Aurten ere, Art-Bizi izeneko alkarteak, bere obrak erakusten dütü hondarre etxean. Agorrilaren 16ealat arte ikusten ahal dira 30 artisten obrak.
Tinta, mozaika, argazkiak eta beste ikusgei dira, haboenek üngürüko bistak eta pertsonak erakastean. Arteari lekü baten emaitea inportanta beita eta jente oroek leküa üken dezen dü helbürü nausia alkarteak.
Bi astez hondarre etxean dirate 13 obrak, 14ak eta 18ak artean zabalik.
Jean Paul Esprit :
Eüskal Herrian gainti kurritü ondotik 20 egünez Xiberoan ürrentü da aurtenko Ur muga festibala. Ohitarazteko bi urte oroz horra den festibal hau egünaldi desbardinak proposatzen dütü lekü desbardinetan, mügatik hüllan.
Et Incarnatus Orkestra taldeko kideak erauntsi düe Eüskal Herri osoko kantari famatüekin aldikal. Izan gazte ala zahar, konposizione edo kantore herrikoi, züzenezko ederrak eskeini dütüe.
Azken egünaldia Santa Grazin izan behar baldin bazen igaran ostegünean, ebi arrisküarengatik Ligin kanbiatzea erabaki düe bezperan. Goizeko 11etan hasi da lehen kantaldia 3 orenetan ürrentzeko bazkari batekin.
Iulen Guiresse han günüan mikroaren lüzatzeko :
Barkoxeko Urrats Kolektiboak pastoralaren 3. eta azken emanaldia zen atzo goizan, jentea berriz ere saldoan hüilantü da gozatü, baita hanitx parte hartü ere.
Azken emanaldiaz, behazaleetaz, baita pastoralaren "abentürak" zer ekarri deien galtegin deiegü besteak beste, Lucas, Maika, Peio, Margita ta Patrick-eri:
Antxerak Gamere-Zihigak eraman dütü 1.800 euskotan.
Agorrilaren 6etik, 8lat animazione hanitx proposirik izanen dira Iratiko Etxoletan Irati Kantuz hitzordüaren kari.
Igan urtean, Kalakan taldeak kontzertü bat eman züan Iratin eta gaüaldi hori izigarri goxoa izan zen. Horrek gogoa eman dü Iratiko etxeletakoer beste xede baten antolatzea talde horrekin.
Xede berri horren helbürüa da hebenko eta hanko müsiken partekatzea eta bortüko jakintzen ezagütaraztea.
Programa aberats bat proposirik da asteazkenetik, ostiralealat :
Agorrilaren 6an, asteazkenean, gaüko 7orenetan, kantaldi bat antolatürik da Bercaitz anaiekin eta Iban Tutarekin. Ondotik, 9orenetan, Kantore aihari bat izanen da Iratiko ostatüan.
Agorrilaren 7an, ostegünean, 9h30tan, merkatü bat izanen da. Arrestitan 5ak aitzina, ardien ilhe moztüaren eta artzain txakürren lanaren demonstrazione bat ikusten ahalko düzie. Gaüan 7orenetan, Transhumance dokumentario hedatüko düe. Kantaldi batekin jarraikiko du gaualdiak : Kalakan taldea eta Lea eta Anuxkarekilan.
Agorrilaren 8an, ostiralean, gaüko 6 orenetan, artzainen leheneko joküen demonstrazione bat iantolatürik da Uharte Garaziko gain-ordokian. Salbatore kapelan urrentüko da gaüaldia Kantaldi batekin, 9orenetan, Ahotsez eta Canta de Gausas taldeekin.
Txalaparta ikastaldeak antolatürik dira egün oroz Kalakan taldekoekin goizanko 11 orenetan.
Xehetarzünak Josy Arrosagarayekin :
