Berriak

Xistera zaharra izeneko alkarteak, gaur 9tan kontzertü gaüaldi bat antolatüko dü.
Bertan, Lukiek, Egar eta DJ Üzkülüz taldeekin gozatzen ahalko da besta.
Düala lau urte hasi ziren gaüaldi erresidentzia eta alkarbizitza güne horren sortzen.
Lanak ere egin zütüen leküaren arraberritzeko eta behar düan jenteak erabil dezan kondizione hoberenetan.
Azken kontzertüak antolatzen dütüe xibero bazterretako gazte horiek urte ürrentzean ützüli beharko beitüe.
Iulen Guiresse alkarteko kide bat :
Urte oroz bezala, Xiberoko zohardia izeneko kültür alkarteak Xiberoa Kantuz kantore gaüaldia antolatzen dü
Iragan urtean, okzitania züen kümitatü Nadau talde ezagünaren jinaraztez. Aurten nafaroako artistak dirate kümitak, Puro Relajo mariacchi taldeak beitü gaüaldüa alageratüko
Bena urte oroz bezala lehen partean Xiberotar taldeak dirate entzüngei : Bordaxar taldea eta Elaia Etcheberry -rekin.
Xiberoa kantüz gaüaldiaren leküak jadanik salgei dira Mauleko libürütegietan, Atharratzeko Vival dendan bai eta turisma bülegoetan.
Xehetarzünak Dominika Eppherre, Xiberoko zohardia alkarteko kidearekin :
Düala 2 urte, Etxepare institutoak kümitatürik, Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet Quebec-ilat hegaltatü ziren Darlene Gujiuminag-ekilan xede artistiko baten sortzeko.
Hortarik « Lurretik lurrera » ikusgarria hontü düe eta Monrealen erakatsi ondoan Eüskal herrian gainti kurritü dira.
Lehentze Xiberoan müsika eta kantore üztartzen düan ikusgarria ikusgei dükezüe neskenegün hontan Xiru festibalan gaüko 21etan Gotaine Irabarnen.
2006ko « Aitzina pika » ikusgarriaren ondotik, Aitzindariak alkarteak xiberoko dantzari eta müsikalari güzien botitzearen esperientzia berpiztü nahi züan.
« Aitzina biga » ikusgarriaren estreinatzea, antzerki, dantza eta kantoreekilan, eskü zaparta ederrekilan egin da.
Maiatz argitaletxearekin, bere lanen antologia bat argitaratü dü. Hau 3 partetan zatitürik da, lehenean idatzi dütüen pastoraletako kantoreak argitaratü dütü.
Bigarren partean azken urtetako aktüalitateaz edo agitütakoetaz hainbat testu badira. Ez direnak sekülan argitaratürik izan, horietan Aita junes, Pierre Charriton, Allande socarros edo ere Altsasuko auzia dütü aipatzen. Horietarik zonbait olerki maneran idatzirik direlarik.
3. partean hainbat ausanrketa dütü aipatzen hor ere bai gei desbardinetarik igaitez. Izan Eüskal etxeak, testu antirazistak, hizkuntza txipietaz…
Hots xiberotarrez irakurteko parada ezinago hona proposatzen dü.
Jean Louis Davant:
