XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Arramaiatzaren 17an, SSIAD etxenko artatze elkarteak biltzar nausi bat antolatü dü 2024 urteko bilanaren egiteko beren langileekin. 
SSIAD artazale talde bat da erizainez eta erizain lagüntzalez eraikirik. Goiz oroz, joaiten dira jenten etxerat xahatarzün arten egitea. 60 eri beren gain hartzen dütüe, 54 adineko jente eta 6 ahalmen urriko jente. 
Biltzar nausitik elki da bilan positibo bat : beti hainbeste galto badüe eta heltü dira langile eskasaren ordezkatzea. Bena orano hobekitzen ahal dira erakargarriago izateko, langile berrien aijago atzamaiteko. 
Langileak ere ontsa senditzen dira beren lanean boztarzün inkestaren abea. 
Ondoko helbürüak : Lehendakari berria lagüntü eta segitzea jenteen lagüntzaren hobekitzen. 
Düala bi urte igan den erreforma berri bat ere aipatü düe « service autonomie » deitzen dena. Erreforma horrek nahi dutu SSIAD bezalako elkarteak bateratü etxeko lagüngoa zerbütxü batekin. Bena xede horren errespetatzea gaitz izanen da. 

Xehetarzünak emaiten deizkü Pauline Radixek, elkarteko lehendakari ohiak : 

 
Previous Next

Burger gaüaldi bat izanen da arramaiatzaren 20ean gaüko 7 orenetarik harat Gambetta karrikan. Gaüaldi hori Xiberoko komertsanten batarzünak dü antolatzen eta bigerren edizio da aurten. 
Karrika hortako mozkin saltzaleek Burgerrak eginen dütüe beren saltegiko mozkinekin eta erakusmahainak ere etxekiko dütüe. 
Müsika animazio bat badate Michel Garat eta haren lagünekin, bai eta ere Haurrentako joküak. Pantaila handi bat ezarririk date errügbiko partidaren zabaltzeko. 
Burger horik behar dira manhatü aski zale Xiberobio izeneko saltegian. 

Xehetarzünak emaiten deizkü Graxiana Castillon, Xirikota saltegiko jabeak : 

Previous Next

Baxoko probak abiatü dira Arramaiatzaren 16an filosofiarekin. 
Ikaslek bi geien artean hautatü behar izan düe : « Teknikak gure geroa baldintzatzen dira ? » edo « Egia beti sinesgarri dea ? ». 
Bestelan dokumentü baten esplikatzea ahal züen haitatzen, John Rawls-en Justiziaren theoriako pasaje bat. 
Beste baxoko probak aste hontan izanen dira, eta ahozko handia ondoko astean iganen düe ikasleek. 

Sohütako lizeoaren aitzinean ginen ikasleen abisaren ükeiteko :

 
Previous Next

Inaki Echaniz depütatüa hunki nahi züen astelehen huntan beren ezagüpen eskazaren salatzeko.
Üsü eri edo helbarritü handikapatü direnak dütüe etxen errrezebitzen, eta haren langileak dira paperetan.
Departamentüaren ganik ezagütürik izan ditian galtegiten düe eta langabeziaren züzena ere eri bat etxerik joiten zaielarik bestea heltü beno lehen.
Inaki Echani ez da azkenean jin ahal izan bena beren ofizioa argian ezarteko prentsa jinarazi düe batzarri egileeek.
Barnelkaldean hogei bat dira batzarri egile
Harmonizazionea galtegiten düe ere departamentüen artean

Xehetarzünak emaiten deizkü Mikele Berocoirigoien batzarri egile batek : 

Previous Next

Sohütan hiru alojamentü berritütik izan dira « HSA habitat sud atlantique » eraikuntzari esker.
Berritze kontratü batiri esker, fresak oro pakatzen dütü HSA-k eta 50 urteen bürüan alojamentüak arrajinen dira herriala.
241 000 euroko kostea izan da orotarat eta Sohütako herriko etxeari lotürik diren alojamentüak dira.
Bi T2 heineko alojamentüen haütüa egin da, aijago alokaidatzen direlakoz eta galtoa hor delakoz
T1 bat gehitürik izan da.
Herriko etxeak beste 5 zozial alojamentüen projeta balüke ondoko urtearentako
Sohüta da Xiberoko bigerren herria jentezionearen aldetik.
1100 bizizaleekin herritarrik galdü ez düan herri bakotxetarik izan da Xiberoan INSEE frantziako eraikuntzaren arabera.

Xehetarzünak Christelle Mange Sohütako auzapezarekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan