XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

INSUP formakuntza alkarteak Hirigüne alkargoa eta departamentüarekin plantan jarri dü formakuntza bat negü hontan Xiberoan heltü berri direnen integratzeko.

Haiengana hüllantü gira, eraman dütüen ikastaldi eta bisitekilan erakuska bat estreinatü beitüe Mauleko mediatekan urtarrilaren 13a arte.

PMI edo haurrentako babeste zerbütxüa

PMI bat ala Protection Maternelle et Infantile egitüra bat bada Maulen. Zer den erraiten deikü Maritxu Negelouak horko langileak :

Haur eta ñeñentako merke saltzea bihar!

Urte oroz bezala, Haurrak alkarteak bere merke saltzea antolatzen dü bihar.  Haurrentako txostagailü eta ñeñentako tresner berezitürik den merke saltzea da.
Edonorrek etxen erabilten ez dütüan tresnak ekarten ahal dütü egün Mauleko parropiala eta alkartekoekin adostüko da prezioa. Estatü izigarri honean diren tresnak baizik ez dütüe hartzen, ebilten direnak prefosta.
Horik oro bihar saldüko dira ber leküan 8ak45 etarik arrestiko 5 etara.
Xehetarzünak Bernadette Belleau Sehebiague eta Michele Aycaguer alkartekoekin:



Goxoki bizi mauleko adinetako etxeko alkartea

Mauleko adinetako etxean, animazione desbardinen proposatzeko Goxoki bizi alkartea sortü zen 2019an. Xehetarzünak Johana Mercapide-ekilan :

Dolümina psikologia ikuspegi batetarik

Atzo hilen egüna beitzen, dolüminaz eta heriotzaz mintzatü nahi izan gira Ihintza Malharrin psikologia aditüarekilan.
Heriotza gütarik hüllan  agitzen delarik ze ondorio dü bürümüinan ? Zer dioie estüdioek eta nola dolümina iganarazi esplikatzen deikü.
Famatürik bada 5 etapa badirela :  ez onartzea, kexüa, negoziatzia, depresioa eta ürrentzeko onarpena ez dela etsit hola edo etapak ez direla bortxaz zentzü hortan igaiten esplikatzen deikü : Ihintza Malharrin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan