Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

SIAD edo Xiberoan etxeetara horra diren erizainen zerbütxüak bere biltzar nausia egin dü düala güti.
Bilan baikorra egin düe jakitez iragan urtean 84 jente lagüntü dütüela, 18 urtetarik 101 urte artekoak direlarik.
Zerbütxia preziatürik da azken inkestaren arabera : eta hortaz xehetarzün eman deikü MAX Dallier alkartebürüak:
40bat kide ari dira urte osoan lagüntzen eta iragan ostiralean urtearen bilana egin düe beren biltzar nausian.
Üsatüzko lagüngoetaz gain, lehen sokorrien formakuntza denboran destorbü edota itxeser (bai üholde, lür ikara, ..) bürü egiteko aholkü emaiten düe.
Ikastaldi horiek urtean zehar eskeini düe bai 200 ikasle, 90 gehitü baita 40 jenter 2 urtetarik arra jiten direnak.
Jakin kurutxe gorriaren egongia Mauleko zerbütxügüne parrean dela eta zabalik düzie astelehen goizez, edota asteazken eta ostegün arrestiez.
Xehetarzünak Maite Etchevarria-ekilan:
"Partageons nos silences" alkarteak bilkürak proposatüko dütü Atharratzeko herriko etxean bortizkeria jasan düen emazte, gizon eta haurrentako. Üztailaren 20an date lehena eta permanentzia bat atxikiko dü arrestitan sekülan informazio haboro nahi badütützüe arrestiko 3etarik 5etara.
Aurélie Bergerot animazalea :
Azken urteetan gero eta haboro entzüten dügü DYS izeneko arrenkurak (dyspraxi, dyslexia etb…) korpitza, bürüa eta begien arteko arrenküretarik horra da.
Lisa Lajeunesse Bildoztarrak ortoptista bezala plantatü da mauleko ospitalean eta DYS horien üngürüan lan egiten dü
Xehetarzünak bildü dütügü Lisa Lajeunesse-rekin :
Erizain bat sendagile bezala abiatü da.
Christelle Copen erizainak denbora erdian bere ofizioan jarraikitzen badü, bere ogüz abiatü da arrenküra fisiko eta besteen sendatzeko.
Zer eta nola artatzen düan argitzen deikü:
Urdiñarbe Saldüna edo Zaldüna etxean ari da, hitzordü hartzeko deit 06.56.72.38.68 zenbakiala.
Haren facebook lotüra: https://www.facebook.com/profile.php?id=100084277338895

