XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Düala bi urte, sü ehaileek Huntza izeneko müsika taldea jinarazi züen haien dantzaldialat. Geroztik, jenteak galtatü züan gaüaldi horren berriz egitea. Horrentako, bi urte berantago bi talde jinarazten dütüe : Modus Operandi eta Orchestre Arpège taldeak. Lehenak, rock ska estiloak proposatzen dütü eta bigarrenak, kantore zaharrak eta berriak arra hartzen dütü. Jateko biak burger foodtrucka izanen da eta edateko, sü ehaileek ostatüa etxekiko düe.
Hitzordüa 21tan Neskenegün gaüan Cœur de Ville aparkaleküan, eta Modus Operandi lehen kontzertüa 22etarik goiti.

Christelle Harislur : 

Previous Next

Literatüra baxo bat üken ondoan, eta 2 urte igan ondoan filosofiako fakultatean, Clément maiastürügoalat bürüz üngüratü da. 
CAP-a üken ondoan, Tolosan hasi da lanean eta 10 urte igan ondoan han, gogoan üken dü bere kontüan jartea. Xiberoalat jin dira ondotik, beraren etxetik huillantzeko, Landesetik horra beita Clément.  
Ukrainian den krisiak eragin txarrak üken dütü maiastü lanean eta Clément eta haren lagünak egonkor den zerbaiten txerkatzen hasi dira. Haren lagüna büztingoan ari da, eta deliberatü düe Bildozeko ateleriaren hartzea algarrekin. 
Barneko maiastürügoan ari da Clément, beti kontzientzia ekologiko baten begiratzez, bilketako materielen erabiltzez. Hebenko egürrak ere baliatzen dütü haitsa bezala edo pinoa bezala. 
Haren lagünarekin gogoan düe borta zabaltze egünaldi bat antolatzea setemez erakusteko zer egiten düen maiastürügoan eta buztingoan. 

Clément Bildozeko Maiastüa : 

30 urteren bürüan ofizioz kanbiatü dü Isabelle Peyroutet Mauletarrak.

Urte hatsarrean abiatü da masaje egiten jakitez 9 masaje mota egiten dütüala, bakotxaren gogo/beharren arabera (kirolarientako, mehatzeko, goxatzeko, "bidajatzeko"...). Zer masaje mota, norentako, nola igaiten da masajealdi bat, zer ikasketa egin dü? 

Galto horier eta bester arrapostü emaien deikü Parenthèse Apaisante lankiako "Isabelle Peyroutet-ek:

 

Jakin zien etxeetara ere jiten ahal zaüziela. Azarotik goiti bere kabinet berria plantan düke Maulen bena etxeetara joaiten jarraiki gei dü, baita lankietara ere bai.

Bere webgünea: https://parenthese-apaisante.fr/ 

Telefono zonbakia: 07 67 67 62 97

 

 

Inkesta bat artatzeen hobeki antolatzeko

Artatzeen hobeki antolatzeko inkesta bat partitü du CPTS-ak edo Osagarri Arloko Profesionalen Alkarteak.
Jadanik bedezi ments baldin bada ipar Eüskal herri barnekaldean, geroan ez da hobetüko. Dagün urtetako prebisioneak Frantzia mailan bedezi eskaza handitüko dela dioie ez beita aski formatzen eta orai arte estüdioak egin ondotik edonon instalatzen ahal beitziren.

Ondoko urtetakoaren hobeki antolatzeko, inkesta bat eramaiten dü ordüan bedezier zabalik dena bena ere hebenko biztanler. Bedezi bat üken ala ez, ahal bezain jentek parte hartzea ezinezkoa da problematikari hobeki ihardesteko.
Jenofa Lamarque : 

 
Inkestari ihardesteko : https://forms.gle/WaApYS1uKymunosk8

 

Previous Next

Orotarat 30 bat emaztek parte hartü dü « des murmures au éclats » libürüaren eraikitzean. Herri alkargoak süstatü Plazandere izeneko lagüngoari esker, alkarteak ateleriak sortü dütü emazteer partekatzeko güne baten proposatzeko. Hortik elki da libürü batetan lekkotarzu¨ünen biltzea. Caroline Herrera idazleak du lan hori eraman emazte desberdinak alkarrizketatüz eta Marlene Dacostak argazkitan hartü dütü. Hori oro irakurgei da « des murmures au éclats » libürüan. 14 eurotan edireiten ahal düzüe Tandem libürütegian eta Lespyenian.

Miren Juzan eta Caroline Herrera :