XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

6 urte Mai massaje zabaltü dela

Xiberoan atzamaiten dire zerbütxüetan, badü urte zonbait orai Maider Dascon-ek masajeak proposatzen dütüala.

Maulen 2018tik instalatürik da kabinet batetan, masaje Kaliforniarrak edo hawaiarrak proposatzen dütü. Horien berezitarzüna besoaren aitzineko parte osoa erabilten düala masaje egileak, esküak baizik erabilteko partez.
Ber orientazione baten ondotik erabaki du lan hortara joaitera.

Edozoinentako egiten dütü, haurretarik adineko jenteala arte. Bere ustez masajeak urtean behin beno haboro errezebitü behar lüke korpitz bakotxak.

Maider Dascon :



06 51 01 84 56 telefono zenbakiala deitzen da ordüan hitz ordü baten hartzeko. Opari sasu hontan, eskeintzeko ‘bons’ delako zonbait egiten ahal dütü ere.
Doula zerbütxüa proposatürik da Maulen

Urtarrilan plantatürik, Charlotte Doula sur ton Chemin entrepresa berria bada.
Doula batek, lagüntzen dütü haur bat ükenen düen edo üken berri diren bikoteak. Masajeetan eta behatzean oinarritürik, prestazione desbardinak proposatzen dütü ; ama, haurra edo ere aitarentako.
Momentü gaitzak izaten ahal dira sortzeak eta Doula batek hanitx lagüntzen du hortan. Audela depresione post partum delakoak jente hanitx hunkitzen dütü, zenbakien arabera ama berrien %10neta %20a artean.
Horrentako güne bat proposatzen du Maulen bena etxetara igitzen ahal da ere.  Hitz orfüen hartzeko edo xehetarzünentako sare sozialen bidez edo ere 06 46 26 92 09 telefono zenbakiala deitzez.
Entrepresa haü lagüntürik izan da ere CLEJ 9aren eskütik.
Charlotte Turon-Barrère :




Previous Next

Xiberoko Maika Arla eta Maider Prade hezizaile eskolako 3. urtean dira, eta 2hilabeteko ikastaldi bat eginen düe Argentinako ONG batekin.
Xede hunek sos galtatzen dü, ordüan 2 ikasleek kantaldi bat, loto bat eta biskotx salmentak plantatü dütüe

Ikastaldi umanitario horren xehetarzünak bildü dütügü Maika Arla-rekin :



Previous Next

« Xiberoko kolektiboa » alkarteak, mauleko zahar etxearekin projektü bat eraman dü.

Bertako 20 bat zaharrek parte hartü düe agenda baten sortzean.

8 hilabetez erauntsi züen talde ttipitan libürü honen egiteko.

Eüskaraz eta frantsesez den agenda hortan zaharrek emaniko leküko, errezeta, eta beste ohitzapenak atzamaiten ahal dira.

Zaharren xedea haien ohitzapenen partekatzea bazen, alkartearena berriz, adinekoek orano projektüen eramaitea gai direla zen.

Agenda hori erosi nahi badüzüe « Tandem » libürütegian, « Lezpi » prentsan edo alkartean salgai da.

Miren Juzan :

Previous Next

Administrazionearen dematerializazioarekin, hainbat bülego eta zerbütxü galdü badira, hanitxek arrenkurak dütüe orai administrazioarekin aritzeko. Egunko egünean oro interneten bidez egiten beita eta horrek arrenkurak sortzen ahal dütü
Izan CAF-arentako, CPAM-arentako, CARSAT ala MSA-entako, lagüngoa proposatzen düe France Service-ko 3 langileak.
Aste hontan hitz ordü desbardinak propsoatzen dütüe. Arresti hontan adibidez (2024/10/17an) CARSAT arekin informazione ükeiteko proposamena bada mauleko zerbutxu günean. Erretreta prestatzen ari direner ihardesteko.
Marianne Lacazette Xiberoko France Service-eko ardüradüna :

Atarratzen eta Maulen bulegoak dütüe. Maulekoa zabalik da Astelehenetik ostiraleala 9 etarik 12ak30tara eta 14etarik 17etara.
Atarratzen goizan baizik ez da zabalik, salbü asteazken eta ostegünez ere arrestiez zabalik da.