XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Neskenegün hontan Maulen iganen da Ahalen festibala.
Gure desbardintarzünak alkarrekin bizitzeko xedearekin abiatü da, hortan parte hartzen düelarik 40 bat alkarte eta 80 lagunzaleek.
Maule herri osoan iraganen da goizeko 9.30tarik goiti. Jateko eta edateko izanen da han berean.

Xehetarzünak Miren Juzan collectif souletin-eko langilea :


Marlene Da Costa antolazaletarik bat :
Zankoetarik sendatzeko: reflexologia!!

Bada milaka urte Egipto edo Txinan hola sendatzen düela, eta Xiberoan bada 15 urte Maitena Silviet Carricart hortan ari dela.

Nola eta zer sendatzen ahal da "reflexologiarekin"?

Nola heltü da hortara?

Maitena Silviet Carricart:

Apirilaren 29an Maulen "festival des possibles"-en parte hartüko dü.

Bestela xüxenka harekin harremanetan sartzen ahal zide deitzez 06.84.42.08.68 edo joitez http://www.maitena-silviet-carricart.com/ 

Giltzak:
Xiberoko CPTS osagarri langileen taldea deseginik !!

Martxo hontan CPTS edo Xiberoko osagarri langileak biltzen zütien taldea desegin da.

Atharratze eta Barkoxen ez bada bedezi eskazik, Maulen bai.

Horri lotürik lizate desegitea; horren ardüradün da Max Dalier farmazialari ohia:

Previous Next

COVID-etik elkitzean jenteek alkar kürütxatzeko beharra bazüen.

Biltzar nausia egin düe, hortaz xehetarzünak Miren Juzan animazaleetarik batarekin:

Previous Next

Bolivian bortizkeria maxista jasaiten düen emazteak lagüntü. Hori da APETAB Boliviaren aldeko alkartearen xede berria.
La Paz-eko El alto kartiel paubrean jarraikitzen dütüe aspaldian projet desberdinak : eskolaren süstengü materiala, irrati baten sortzea haurrek eskola jarraik dezen etxetik covid denboran eta beste.
Aldi hontan bortizkeria jasaiten düen emazteak lagüntü nahi dütü.

Biltzar nausiko bildüma eta projet berria aipatü deizkü Madouce Araguas-ek :


 


Xedea aitzinarazteko Grane hüste bat antolatzen düe martxoaren 26 egünaldi osoan Mauleko Jai alaian. Izena emaiteko deitzen ahal düzüe deitzez 06 95 28 55 13 edo 05 59 28 33 51.