55 urte beno haboro düen 100 bat laborari badira, segidarik ez duena orano atzaman. Horrentako, hainbat alkarteek eseiatzen düe transmisione lan horren aisatzen. Horietan Trebatu edo ere Euskal herriko laborantxa kanbera badira.
Familiatik kanpo norbait atzaman behar delarik, 5 urte erretreta beno lehen, lehen ürratsen egitera aholkatürik da. Erran behar da 3 etapa desbardin identifikatürik dira. Erretreta joailearentako lehen etapa prestakuntza da, pentsatzera, xehetarzünak biltzera, familian aipatzera. Bigarrenik txerkatze eta errekontratze fase bat. Eta hirugarren bat negoziazione eta projet berriaren plantan ezartea.
Aste hontan hau aurkezturik izan da arrokigako etxalte batetan. Erretretala sartzekoan ez beitzüan arrahartzailerik, norbait atzaman dü, eta audela ez hürrün bere aüzoa beita orai hor ari. Ez da beti hain aisa agitzen aldiz.
Trebatu alkarteko Kattalin Ste Marie :
EHLG-n transmisioneaz ardüratzen den Veronique Gelak :