XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Mauleko kabale ehogiak betiko erritmoan arrasartü behar lüke

Mauleko kabale ehogiak normalki arrapartitü behar lüke bertan.

Partez zerratürik izan bada aste batez, elkibideak atzaman dira DDPP edo prefetürako betenari zerbütxüekin. Langile mentsarengatik eta agitü diren bi ezbeharrengatik DDPPak alarma jo züan

Arramaiatzaren 20 arrapartitzen ahalko da normalki kabale ehogiaben lan ritma apalago batekin.
Pierre Urruty ehogiako Administrazio kontseiluko kidea :

Previous Next

3.700 sühakako baimen emanik izan dira eta haboroxienak ontsa igaran.

Xiberoan olha bat erre da Larrainen.

Bilana egiten deikü hortan ari den Marie Jaury-k:

Giltzak:
Laborariek beren kerexüa agerrarazi düe Pauen

Laborariak ere kerexü gorrian dira !

Prezioak hantzen ari dira aieiako krisaren gatik, hala nula prezioen hantzea hots spekülazioneak ekarten düana.

Hazkuntzako Laborariek azkarki pakatzen düe prezioen krisa hori, hongailü, GNR gazolarentako ala orano kabalen bazkarentako.

Alta lagüngoa mikorik ere ez düe.

Hartakoz FDSEA eta JA laborantxa sindikatüek Pauerat deitzen düe prefetüran biltzeko egün (ostegüna)

 

Sébastien Uthurriague FDSEAkoa: 

                                                 

Previous Next

Covid elkitzearekin eta ostatüen arrazabaltzearekin Axuria kooperatibak bazkoko sasu hona egin dü.

Haatik, bazken eta enerjien prezioen emendatzeak hazleak arrenküratzen dütü. Horri bürü egiteko, prezioak emendatü dütüe, bai axuri eta behikiarentako. Axuriarentako, euro batez emendatü da kiloa, kasik 4 euroetarat iragan da.

Mauleko ehogiaren zerratzearekin ere beste gisaz antolatü behar üken düe, mementoko Larrunserat igorten dütüe.

Bestalde eskoletan ebilten dira, üsantsetarik hürrüntzen ari diren axuria bezalako plat horien txestarazten.

Ohitarazi behar da ere drive gisako saltzeek jarraikitzen düela, maiatzaren 14 an ipar eüskal herriko güne desbardinetan manaketak biltzen ahalko dira : xehetarzünak agneaudelaitdespyrenees.com webgünean.

Previous Next

40 bat urtez Ardi zentroaren züzendari izan ondotik Calude Soulas erretretalat joanen da!

Bere ebilbidearen baita ardi zentroaren bilana egin ondotik, geroari so jarriko gira:

 

Urdiñarbeko ardi zentroaren biltzar nausia igaran da joan den ostiralean.

Alde oroetarik bada kanbio eta horrek bortxan badüke ondorio hazkuntza ta genetikaren aldetik.

Désiré Loyatho zentroko lehendakaria:

Dagün astean Claude Soulas züzendariarekin azken 40 urteen bilana eta zentroaren berritze eta xedxe berrien berri hartüko dügü...