XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

4. klimaren astea antolatzen dü Hirigüne Alkargoak

Horren kari animazione desbardinak proposaturik dira, erakuska bat Mauleko mediatekan, hondarkinen biltze bat ühaitzean neskenegun hontan edo ere mintzaldi ateleria bat oihanaren kudeaketaz ürrietaren 9an. Erran behar da transizione ekolojikoa zertan den xiberoan jakiteko, ikerketa bat egiten ari dira eta bi langile entrepresa desbardinen gana joaiten dira egoeraren argazki baten egiteko.
Sarah Huster eta Benjamin Til antolazaleak :


Anartean hortaz eta klimaren asteaz xehetarzünak edireiten ahal dira Eüskal Hirigune Alkargoko webgunean. https://www.communaute-paysbasque.fr/programme-semaine-klima-2024

 

Previous Next

Düala urte zonbait Lucie eta Ximun Lucu plantatü ziren Muskildin 200 bat ardi bürü beltzekin.
Hatsarrean Ximunek eznea baiziri ez züan saltzen eta Lucie etxaltealat sartü geroztik eznea transformatzen düe.

Xehetarzünak bildü dütügü Lucie eta Ximunekin :

Previous Next

Urteoroz bezala ardi "Buru beltza" alkarteak ardi eraisteaz baliatzen da besta ejer bat antolatzeko Ligin.

Neskenegünean setemeraren 21an, 7 artalde dira iganen herritik : Satse, Eraize, Harlüzea, Busita, Ardakotxea, Ütürzeheta eta Bagosüdürra.

Kattin Inchaupe, parte hartzalea :

Bortükako bestak arrakasta ejerra

Neskenegünean Ligin iragan da Bortükako Besta.

7 saldo eta milako bat ardientako bortü eraistea/jaistea zen ere bai.

Sasuaren bilana, bortükaren ezagüpena, eta haren geroa aipatzen dütügü 2 artzainekin; bata Larrañeko Harluzia olhakoa (Jean Louis Arhancet), bestea Ahuzkiko Pottokoa (Jean Philippe Petit):

 

Previous Next

Ostirale goiz hontan ELB sindikatak deitürik 20 bat traktür jin dira 250 bat baloteren ekartea "Elkartasuna, laborariak borrokan" lemapean.

Hortaz gain protokolo berri bat plantan emaiteko lanean ari dira, hori urtarrilan tuberkulosian positibo elki beitzen behi bat.

Xehetarzünak oro entzüngei:

- Sophie Sicre, Ezpeizeko Pierrette etxaltekoa: 

- ELBko Julen Perez: 

-Pierre Diharce ELBko behi sailbürüa: