2023ko martxoaren 2 tik frantzian, lantari exotiko inbaditzaile bezala kontsideratürik da. Debekatürik da edoizoin aktibitate lantari honekin : ükeitera, saltzera eta erabiltera ere.
Erran behar da izigarri zale hedatzen dela lantari hori, bakotxak, miliuka hazi egiten ahal beitütü eta haizeak hürrünago eramaiten dütü. Justoki oraidanik ürrietala arte, haziak zohiturik dira eta momentüa da horren kontre aritzeko.
CEN ala Conservatoire d’espace Naturel Nouvel Aquitaine erakundeak dei egiten dü oroer hazi horien elkitzeko.
Horrentako sentsibilizazione lan bat egiten ari dira, lantaria bildu ondotik zikin ontzietan ezarri behar da xüxenean haziak ez haboro hedatzeko.
Biodibersitatea txipitzen düe espezie inbasiboek, eta leküko espezier leküa hartzen. Ragondin, lozer asiatiakoa, tigra muztika, renoue asiatique ala bacaris-a bezala badira geroago eta espezie inbasibo haboro badira.
Ondoko hilabetetetan europako espezie inbasiboen zerrendan sartü behar lizate ere panpako belar hori.
CEN eko Anabelle Thierry langilea :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 527