XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Espartiña üdan hanitx erabilirik baldin bada, negüan zilo bat senditzen da espartiña egileen diharütegian.

Hortakotz, negüko 3 espartin mota desberdin sortü berri dütü Don Quichosse lantegiak.

 Bata mübleetako oihalarekin estalirik baldin bada, beste 2 modeloak artilez eginik dira alde gainean.

Horatko, ILETEGIA Saran eta Arrosan plantatürik den artilhe aldazalearen lehengaia erabilten düe.

50 eta 70€ -en artean saldürik dira espartiña berriak Don Quichosse webgünean edo Mauleko saltegian neskenegünetik goiti !

 

Tiomothée Cangrand :

Previous Next

Xiberoko ostatü « historiko »en üngürüa abiatzen dügü.

Kasik denak ber belaünaldiko edo generazioneko dira, eta üngürada batetan, erretretatik hüllan edo ez…

Gamere Agerria, Lakarri Primusenea, Ligiko Alfitx eta beste hanitx, bagoatza xiberoko ostaleren ganat:

 

Sarrikotapeko Auberge des chênes'eko Mireilla Sobiet:

 

Oskaxeko Michelle & Pilla Idiart:

 

Gamere Agerriako Battitta eta Maiana: 

Xiberoko saltzale ta ofizialiak kexü??

Orai arte zer nekezia üken düen, eta egüberri hüllantzeak zer lotsa ekarten düan erraiten deikü Peio Queheille Xiberoko saltzale eta ofizialeen batarzünbürüak:

 

 

Esküaldeak oroentako lagüngoa andana proposatzen düe

Akitania berria eskualdeak urtean zehar hainbat lagüngoa edo süspertze plan proposatzen dütüe. Eta horrentako webgune bat elki düe lagüngoak oro zerrendatzeko. Covid-a dela eta lagüngoa berezi zonbait ere bai sortü dütüe ikustez osagarrintzan eta laborantxan krisiak ekarri dütüan arrenkürak.

Osagarrigintzan adibidez hainbat gaüza heben ekoizteko ürratsak hasi dütüe, gel hidroalkolikoa eta maskak besteak beste. Laborantxan krisi honek kanpoko elikagai vegetalari den dependentziaren mügak erakatsi dütü eta horreri buru egiteko gogoa düe.

Xehetarzünak eskualdeko kontseilüan den Andde Ste Marie-elkilan :

Lagüngoak oro zerrendatzen düan webgunea, alkarte, enpresa edo ere pertsona soilentako erabilgarri dena : https://les-aides.nouvelle-aquitaine.fr/

 

 

Supermerkatuek beharrezkoak diren ekoizpenak baizik ez dütüe saltzen

Frantsesen gobernüaren agintüz supermerkatuek debeküa düe oinarrizko ekoizpenak ez diren produktüak saltzera. Heltübada ikusi düzüe komisioneak egitekoan ezarririk izan diren papere eta xingolak (argazkian ageri). 2. konfinamentü hontan lehen egünetan jente gütiago hullantu zaie lehen konfinamentüari konparatüz. Lehenean elikagai basiko zonbait ments üken izan badüe, aldi hontan ez da halakorik igaran.

Ekoizpen zonbait ez badütüe saltzen ahal, amazon bezalako entrepresa handier mesede egiten direla uste du zuzendariak. Eta lotsa da jentek interneten erostearen üsantsa hartüko direla eta kostümak kanbiatüko direla orano haboro.

Henri Sabard Sohütako Intermarché-ko bürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan