Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Gwenaelle Lafiteauk Txakolat egileak , Martxoaren 15an zabaltü da saltegi eta salu hau. Bertan, goizaldien eta arrestien igaraiteko parada bada, txkolat, huntto eta beste bixkotxekin jateko eta tea ala kafea edateko.
Viktor Hugo karrikaren sartzean zen « Xibero » izeneko aragitegiaren leküan da salu hori. Kanbiamenak ez dira hain handi izan eta aski fite heltü zen bere saltegiari itxüra honaren emaiten. CLEJ 9ak 5000 €ko sos lagüngoa ekarri deio, eta horri esker bankuak mailegüa honhartü deio.
Gwenaelle Lafiteau :
Neskenegünetik Asteazkeanealat zabalirik da bere salua goizez 8ak30tarik 12at eta arrestiez 14etarik 19etara.
Mitikileko Pastou etxean Arte lanbideen egünen kari Laurent Caudinek bere ordülariegile lana presentatuko dü eta lehentze akuarelan egin margoak erakatsiko.
Badü orai urte zonbait trebatzen dela edozoin objetü edo giro tintatzez. Bere lana esplikatü deikü.
Laurent Caudine :
Martxoaren 31tik apirilaren 6a arte harat hüllantzen ahal zide.
Liginagako bidean, La Cheminée izeneko ostatüak lehen klientak errezebitü dütü urtarilaren 17ean
Xedea abiatü behar zen urtatsentako, bena jabearen aita, hots ostatüko kosinerra zena zeintü da zabaltzea beno 2 egün lehenago. Hiltze horrek ondorio handiak üken dütü ostatüarentako.
Bena halere La cheminée izeneko ostatüko ekipa karraskan lanean ari da leküko eta kalitatezko kosina baten proposatzeko
Xehetarzünak Charlotte Hamelin ostatüko jabearekin :
Kanpo izeneko organismoak, hotz terapia bat proposatüko dü Iratiko etxoletan Martxoaren 1an. Egünaldi ürrentzean helbürüa date 5 gradotan den lakuan sartzea
Terapia horrek hontarzün andana bat badütü korpitzarentako : stressa, minak eta beste sendotzen beitütü
Izena emaiten ahal düzüe Iratiko etxoletarat deitzez
Xehetarzünak Julie Lano, Kanpo izeneko organismoko langilearekin :
"Jauzarrea" alkarteak Kanadat juiteko gazte motibatü bat txerkatzen dü. Urte oroz Baztaneko alkarteak hegoaldeko eta iparraldeko 2 gazteer proposatzen dü Canadian parks-en XVI.menteko fortaleza batetan lan egitea. Helbürüa : leheneko eüskal herriko arrantzaleen eta bidajatzaileen bizia eta kültüra ezagütaraztea.
Tao Perez Ihidoy pagolarrak programan parte hartü züan igan üdan :
Momentüko iparraldetik orano nahiant bat txerkatzen düe, ordin interesatürik bazide idatz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidilat.

