Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Igaran astean Xiberoko Gaü Eskolak bere üdako ikastaldia züen Mendikotan. 4 hein ezbardinetan erauntsi düe 42 ikaslek, horietarik 27 xiberotar eta 15 Ameriketa, Frantzia ala Hegoaldetik jinik.
Xiberotarra zentako ikasi nahi düen, ikastaldiak zer ekarten düen, astea nola igaran den eta beste jakiteko horiengana joan gitian:
Urte oroz, setemetik üztarilat artino, "Outil en main" alkarteak tailer zonbait antolatzen dütü 9 eta 15urteen artean diren haurrer.
210 alkarte badira Frantzia osoan eta eskülanetako langile ohiak dira alkarteko kideak. Erretretatü bakotxak tailer bat antolatzen dü egiten züan lanaren erakasteko.
Kurtsoak asteharte oroz emaiten dütüe, arrestiko bost orenetarik aitzina. Hiru astez posta batetan egoiten dira haurrak eta azkenean lantegiko eskülanak oro deskubritüko dütüe.
Tailer horiek ekarpen baikorra düe haurrentako, beren izpitüaren zabalarazteko. Zaharrenentako, beren ebilaldi profesionalaren zehazteko parada izaten ahal da.
Xehetarzünak Robert Larrandabürüekin :
Atzo bi eskola horien direktürrek jakinarazi düe Mauleko San frantses kolegioko erakasleek eta ikasleek setemerez haien sartzea eginen zirela Berogaineko LARPS laborantxa eskolan
San Frantses kolegioko ikasleen kopürüa gero eta apürago zen, eta kalitatezko batzarri baten egitea gero eta gogorrago ikustez gelak nola zaharkitürik ziren
3 urteko epea üzten düe ekipa berrier ikusteko alkar lana ebilten denez, helbürüa izatez 3 desafioer arrapostü emaitea : - ikasleen kopürüaren goratzea,
- oroer joaiten den alkarrekin lan egiteko manera baten atzamaitea
- finentzialki ere goratze baten ükeitea.
Eskola berriak borta zabaltzeak antolatzen dütü Arramaiatzaren 7an, bere lan egiteko manera berriaren aurkezteko.
Xehetarzünak Franck Duprez eta Olivier Jaunet, bi eskola horietako züzendariekin :
Urte osoan asteazkenez eta eskolako bakantzetan ehün bat haurrer batzarri egiten dü Xiberoko inganio güneak. Label berri bat üken düe herri alkargoatik eskolako bakantzetan 3-5 urteko haurrek egünaldiaren erdia osoki eüskaraz igaiten beitüe.
Üdan aldiz Sohüta, Alozen eta Idauzeko Arbaila eskolan animazio desberdinak proposatzen dütüe 3 urtetik 11 urtetarako gazteentako.
Düala 4 urte orai, Idauzen murgiltze programa bat eraiki zen üdako bakantzak osoki eüskaraz igaiteko eta aurten ere parada badate üztailaren 7tik agorrilaren lehenilat. Gainera, aurten lehentze egonaldi bat proposatürik da murgiltzean 6-9 urteko haurrentako.
Pitzgarri alkarteak berriz ere bidajeak antolatüko dütü gazteentako üztailan eta agorrilan. Gazteenentako aktibitateak izanen dira maulen eta elkaldi zonbait ere.
Igaran urtean España aldealat izan ziren 15 eta 18 urte artekoak, bisitatzeko, dantzatzeko eta itsasoan mainatzeko. Aurten ere halako programa düe, “mündüaren ützülia” geiarekilan. Hartako 6 eta 10 urte artekoak Zuraiderat izanen dira, 11 eta 14 urte artekoak eta 15 eta 18 urte artekoak Españalat joanen dira berriz ere, bena talde ezbardin batekin.
Marie Jauryberri :
Izenak emaiteko deitzen ahal düzüe 0559283914 edo mail bat üzten Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

