Ez usteko deia üken düe duala hilabete zonbait Gamereko herriko etxean. Belgikako ikerlari batek züan atzaman musa bat duala urte zonbait. Esküzko idatzi batekin gainen bai eta argazki bat. Marie Anne Iribarne Oxoaix Tardets idatzirik zen bena letera zonbait ezabatürik, gaitz izan da ikerlariarentako Eüskal herriala heltzeala.
Arolsen artxiboentako lagüntzale da ikerlaria eta museoko züzendari frantses batekin mintzatü ondoan, Xiberoko izen bat izateko posibilitatea aipatü dio eta hola da honarat arrajin.
Jean Iribarne en musa zen ordüan, Battitta Aguer-en osaba batekin ber denboran eküatürik izan zena. Errefusiatüer mügaren igaitera lagüntzen beitzütüen.
Atzamanik izan ondotik deportatürik izan ziren eta Alemaniako kanpo batetan hil.
Battitta Aguer-en gana joan gira, ixtoria hau konta dezan :
- Hezkuntza
- Agerraldiak: 272