XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Bordaleko auzitegian egin helegitea baztetürik izan da eta ordin Miarritzeko herriko etxeak gogoz kontre izen arrazista kanbiatü beharko dü. G7 denboran alkarte zonbaitek eztabaida piztü züen kartiel historiko honen izenaren üngürüan.

Hospitaleko peko Robert Elizondo historialariak hontan parte hartü dü Basquelles alkartearekin la Negresse emazte horren izena atzaman nahi beitzüen.

Azken aitzineko gaualdia Xistera Zaharrean

Xistera zaharra izeneko alkarteak, gaur 9tan kontzertü gaüaldi bat antolatüko dü.
Bertan, Lukiek, Egar eta DJ Üzkülüz taldeekin gozatzen ahalko da besta.
Düala lau urte hasi ziren gaüaldi erresidentzia eta alkarbizitza güne horren sortzen.
Lanak ere egin zütüen leküaren arraberritzeko eta behar düan jenteak erabil dezan kondizione hoberenetan.
Azken kontzertüak antolatzen dütüe xibero bazterretako gazte horiek urte ürrentzean ützüli beharko beitüe.
Iulen Guiresse alkarteko kide bat :

Previous Next

2006ko « Aitzina pika » ikusgarriaren ondotik, Aitzindariak alkarteak xiberoko dantzari eta müsikalari güzien botitzearen esperientzia berpiztü nahi züan.

« Aitzina biga » ikusgarriaren estreinatzea, antzerki, dantza eta kantoreekilan, eskü zaparta ederrekilan egin da.

Previous Next

Urte oroz bezala, Xiberoko zohardia izeneko kültür alkarteak Xiberoa Kantuz kantore gaüaldia antolatzen dü
Iragan urtean, okzitania züen kümitatü Nadau talde ezagünaren jinaraztez. Aurten nafaroako artistak dirate kümitak, Puro Relajo mariacchi taldeak beitü gaüaldüa alageratüko
Bena urte oroz bezala lehen partean Xiberotar taldeak dirate entzüngei : Bordaxar taldea eta Elaia Etcheberry -rekin.

Xiberoa kantüz gaüaldiaren leküak jadanik salgei dira Mauleko libürütegietan, Atharratzeko Vival dendan bai eta turisma bülegoetan.

 

Xehetarzünak Dominika Eppherre, Xiberoko zohardia alkarteko kidearekin :

Previous Next

Düala 2 urte, Etxepare institutoak kümitatürik, Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet Quebec-ilat hegaltatü ziren Darlene Gujiuminag-ekilan xede artistiko baten sortzeko.

Hortarik « Lurretik lurrera » ikusgarria hontü düe eta Monrealen erakatsi ondoan Eüskal herrian gainti kurritü dira.

Lehentze Xiberoan müsika eta kantore üztartzen düan ikusgarria ikusgei dükezüe neskenegün hontan Xiru festibalan gaüko 21etan Gotaine Irabarnen.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan