XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Ospitale Pean handitürik, Mirenek dokümental formakuntza bat ürrentü berri dü eta orai bere lana festibaletan kurritzen da. Astebürü hontan les « Ecrans documentaires » Frantziako txapelgoan parte hartü dü, arrakasta ejerra bildüz « Bonjour les entendants » dokümental llabürrarekin.

Hontan betitik badüan bere erdi-gortarzüna aipatzen dü, bere bizipenak, lotsak edo orano düdak beste bi neskatila gazte filmatüz.

Miren Dupouy :

 

Previous Next

Astebürüa hitzordüz beterik dügü eta « eüskararen urtaroaren » kari arrestialdi ejerra badate Prefostan.

Lauetarik goiti, bertsularien lagünek « Bertso pilota » antolatzen düe trinketean Oier Urreizti, Aitor Servier eta Battitt Crouspeyre bertsulariekin.

Ondotik gaüko bederatziak aitzina, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandia Prefostako sütondolat hüilantuko dira, düala urtea sortü züen « Huntaz ala Hartaz » emanaldiarekin.

Ruper Ordorika

 

 Gaualdi goxo batetarat kumit zide ordin. Jakin sartzea libre dela eta zazpietarik goiti pastetxak txestatzen ahalko dütützüela.

 

Previous Next

Ion Martinez « txiki »-k one man show batetarat kümitatzen zütüe Maule Baithan azaroaren 22an. Badü 22 urte jadanik eüskaraz püblikoa erri eginarazten düala eta aldi hontan bere azken ikusgarria date.

Big bangetik orai arte, eüskaldünen historia kontatzen dü gure pertsonai ezagün zonbaitekilan : Maialen Lujanbio, Xalbador, Agusti Xaho, Oteiza, Evaristo eta beste.

Ion Martinez "Txiki":

Hitzordüa ostiralearekin gaüko 9etan. Sartzea 12 eurotan da 5 euro gazteentako.

Previous Next

Düala 3 urte Xiberoko botzak bere kantore xaramela edo libürüxka berritü züan. Pastoral eta maskaradetan elki kantore berriak eta xiberotar taldek mudan ezarri dütüen kantorekin aberastürik izan da.

Geroztik honen baliatzeko kantore gaüaldiak antolatzen dütü. Dagüna Barkoxen date azaroaren 22an.

Maite Lephaille eta Johañe Bordaxar :

26 urte berantago ibar esküña berriz maskaradetan plantatzen da

Altzai Lakarri eta kantüko herriek urtarila erditsüan abiatzen diren xiberoko maskaradak antolatzen dütüe 2025ean.
Kargüak emanik izan dira igan astean.
Pitxu, kabana, buhame jauna ta haien lagünak jentartean antolakuntzaren nahasteko gogoarekin abiatüko dira.
40 bat gazte orotarat eta horietan 9 aitzindari (dantzari arropekin) eta lau marexal.
1998ean zuen azkenik maskaradak emanik izan ibar esküñan
Nicolas Urruty, Jean Louis Bidabe eta Jean Pierre eta Marilyn Rekaltek eramaiten düe errejent lagüntzale saldoa

Elgarrizketan : Jean Pierre Rekalt (errejenta), Allande Jauriberry (kabana) Joel Garicoix (buhame jauna), marie Urruty (xorrotx), Marie Jauriberry (kherestu), Estebe eta Marti Alzazebe (dantzari)

Gorriak
• Txerreroa: Amaia Cazanave eta Gillen Alzazebe
• Gatuzaina: Ines Cazanave eta Mayalen Cazanave
• Kantiniersa: Katti Garikoitz, Mailis Garikoitz eta Jana Aranburu
• Zamaltzaina: Extebe Alçacebe
• Entseniaria: Gillen Aranburu
• Jauna: Allande Nabarra
• Anderea: Anaïs Errezarret
• Laboraria: Maiana Nabarra
• Laborarisa: Myriam Barkos
• Marexalak: Cécile Etxegoien, Laure Etxegoien, Lucas Borthelle eta Anje Axigar

Beltzak
• Xorrotxak: Marie Urruti eta Kattin Urruti
• Kherestuak: Marie Jauriberri eta Céline Xuburu
• Kauterak: Allande Jauriberri (Kabana), Yves Garikoitz (Pitxu), Vincent Etxegoien, Johaine Sarrailet, Peio Bizkaizaku
• Buhameak: Joël Garikoitz (Buhame jauna), Vincent Rekalt, Mathias Barkos, Benoit Barkos, Maia Bizkaizaku, Julie Xuburu
• Bedezia: Christelle Etxegoien, Julie Cassaing, Johañe Arhex eta Johañe Xuburu

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan