XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

« Ürrats kolektiboak » izeneko üda hontako pastoralak kargüak eman dütü neskenegünean, memento inportant bat pastoralaren zeremonian.
Barkoxeko herriak kolektiboki idatzirik izan den istoria bat agerraraziko dü üda hontan, pastoral hortan abertzale mündüko memento markagarri zonbait partekatürik dirate

Aurten, iragan urtean bezala, berriz bi süjet badirateke : Amaiur eta Argi abertzaleak. Kargü horien eramaiteko Xalbat Jaureguiberry Petxi eta Kattin Sühit Galant dira haütatürik izan
Üda hontan emanik izanen da pastorala üztailaren 27ean eta agorrilaren 2 eta 9ean Barkoxen.

 

Maider Zügün han zen, eta xehetarzünak bildü dütü süjet eta errejentekin :

Previous Next

Barttolo Decung Montoriesak, bere ikasketak bideo joküko mündüan egin ondotik eta urte batez Foruako barnategian eüskara ikasi ondotik, bakarrik hasi zen « Bazterka, hurik gabeko herria » izeneko joküaren sortzen. « Bullet Hell » motako joküa da « Touhou Project » izeneko joküa izanik bere inspirazione handiena. Jokü hortan japoniar mitolojia da gei nausia, eta horrentako Barttolok haitatü züan eüskal mitolojia izatea bere istorioaren geia. Lamiñengana hüillantüko dira jokatzen dütügün bi protagonistak. Geroan, beste jokü zonbait egin nahi dütü estilo eta istorio berriekin.

Barttolo Decung :

« Bazterka, hurik gabeko herria » joküa ez bada orano ürrentürik, txostakatzen ahal zidee hala ere webgüne hortarik deskargatzez : https://bug-aizokora.itch.io/bazterka-urik-gabeko-herria

Previous Next

Mauleko sasü kültürala aberatsa date 2025an ere. Urte oroz bezala kültüraldia bitan muztürik da eta aste hontan herriko etxeak urtarriletik arramaiatzilat luzatüko den egitaraua presentatü dü.

Mathilde Baqué :

Eüskal aditzaren lantzea abiatü dü eüskalzale talde batek

Euskal aditzaren lantzeko, talde bat eraiki da Xiberoan.
Gramatika sinpleago eta argiago baten eraikitzeko da helbürüetarik bata.
Ber denboran herriz herri erabilten diren formak biribilkatü nahi dira.
Bneta Sarasolaren iniziatiban , Hilabete oroz biltzen dira taldekoak Xiberoko gaü eskolan.
Epe lüzeko lan bat izanen da urte bat phürü iraunen düana.
Nahiantak gaü eskolarekin harremanetan jarten ahal dira.

 

Beñat Sarasola projetaren abiarazlea: 

Previous Next

OIP (observatoire international des prisons) presontegien zaintza alkarteak presoen eskübideak errespetatürik izan ditüan kontrola lan bat eramaiten dü.

Besturtez bezala, 2024an presontegiek gainezka egin düe : presoen kopürüa %6,8 ez goratü da 80 000etarat igaitez 62 000 lekürentako.

Maite Etxeverria, OIPko kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan