XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

1000 pertsona beno haboro Atarratzen neskenegünean !
Prefostak 3. Urtearentako antolatü düe Bekaturos egünaldia.
LGBTQIA+ komunitatearentako egünaldi bat da hau, eta erran behar da Eüskal Herri orotarik jente franko hüllantü da.

Libertate aide bat senditü da Basabürüko hiribürüan, eta gizartean ezabarazirik diren dibertsitateak ikusi ahal üken dütügü.

Bertso, dantza, musika, erakusketa, performantzia, orotarik ikusi da eta oro umore honean.
Arrestitan igaran den karrika üngürüak ere animaleko arrakasta bildü dü. Batukada bat, zigante bat, baigorriko txanbelariak, karro bat…  Gaüza andana bat baziren ikusteko eta horrentako adin orotako jente hullantü da.
Gaüan ere ikusgarri eta kontzertüetaz gaudela surprisa zonbait agertü dira, Xiberotarrak taldeko kide zonbaitek kantore berri bat eman due, Itxaro Bordak olerki zonbait…
Erreportajea :


Bilana Alex Arzellus, Maide Hoki eta Jüje Thierry ekilan :

Jakin Bekaturos ez dela etsit ürrentürik, ostegünean Barkoxeko rugby taldea eta Les bascos alkartearekin filma bat hedatürik beitate Barkoxen. "Dans la melee" izenekoa, homosexualitateaz kirol hortan ari dena, 8a30tan.
Enbata mugimendütik hasirik, ürrats kolektiboak

Eüskal herriko borroketaz date 2025ean barkoxtarrek emanen düen pastorala !

Ürrats kolektiboak izena ükenen dü eta honekin, 20. Mente erditsütik igaran diren borrokak aipatüko dira.
Enbata mugimentü abertzalearekin hasirik, Eüskal militantzia desbardin zonbait dütüe aipatüko. Izan laborantxan, haurren hezkuntzan edo ere eüskaldüntarzünean.
Kolektiboki eraikitzea erabaki düe ere bai antolazaleek, 7 idazle beitira horren gibelean eta 3 errejent berriek eramanen düe.
Gazte andana bat horietan eta oro barkoxtarrak.
Etxahun herriko alkartea da antolazalea eta jakintzen transmititzea izan da lehentarzüna.

Pastorala 3aldiz emanik date, 2025eko üztailaren 27an, agorrilaren 2an eta agorrilaren 10ean.

 

Patricq Qeuheille Kanpo: 

ENBATA mugimendüaz den dokümentala: https://kanaldude.eus/bideoak/2822-enbata-mugimenduak-50-urte-aberri-egunak

ENBATA mugimendüaz Xiberoko botzako algarrizketak: https://xiberokobotza.org/component/search/?searchword=enbata&searchphrase=all&Itemid=183

 

Previous Next

Iragan astean Altzai Lakarriko gazteek haien azken maskarada eman badüe altzaiko salan, Bizkaiako Galdaka herriko gazteri esker beste maskarada baten ikusteko parada badate.
Apirilaren 12an, Galdakako maskarada emanik date Pagolako herrian.
Bi herrien arteko harremana hasi zen iragan urteko maskaradan, pagolarrek haien jeia hegoaldean eman beizüen. Geroztik da plantatü maskarada baten egiteko ideia, eta bi herriak algar lagüntü dira xedearen plantatzeko.
Urte bat-eko lana presentatüko düe ordüan lehentze xiberoan neskenegünean arrestiriko 3k30 etan.

 

Xehetarzünak :

Previous Next

Homosexüalitatea nola bizitzen da baserri günetan ?

Galto honi ihardesteko, Liginagan handitü den Antoine Vazquez-ek Perigord aldean bizi den Benoit jarraiki dü bere kamerarekilan 5 urtez.

Hortik « pedale rurale » izeneko dokümentala elki berri dü eta Maule Baithan lehentze erakatsiko dü apirilaren 10an gaüko 8ak30tan.

Antoine Vazquez :

 

 

 

Previous Next

Altzaiko plaza beterik zen igante hontan.
Xiberoko 12 plazen üngürüa egin ondotik, maskadakariak nostalgia amiñi batekin dira hüllantüAltzai-rat
Suprisaz beterik zen emanaldia, eta horrek püblikoa eta arizaleak hunki dütü.
Eskü zaparta andana batekin düe maskaraden sasua ürrentü.
Ibar eskuineko gazteek Jakinarazi düe, prestik diratekila dagün urtean mendikota Iruri Ozaze eta Zalgizek emanen düen maskaradaren errezebitzeko.

Erreportajea heben :



Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan