Berriak

Eüskarazko proposamen güti agitzen baldin badira zineman, orano gütigotan da haurrentako ere diren filmak.
Neskenegün hontan aldiz Basatiak izeneko Stop-Motion-ez eginik filma erakatsirik date. Hau osoki eüskaraz date eta 7 urtetarik goiti, publiko oroentako pentsatürik izan da.
Münduko zinema festibal handietarik igaran da filma (Cannes eta Annecykoa bezala) eta hanitx preziatürik izan da püblikoarengandik.
Ixtoria : Borneon, oihan tropikal handiaren mügan, Keria izeneko heroinak borrokatüko da oihanaren suntsiketaren kontre, bere erroeri bürüzko egiaren ezagützeko parada emaitez.
Euskal Herriarekin lotzen ahal den aipageia da.
Gastibeltza banatzailearen ustez, filma izigarri ederra da eta balio du ikustera. Audela erranaldi sinpleak izatez, eüskara ikasten direnentako ere balio dü.
Neskenegün hontan 5 etan Maule Baithan erakatsirik date.
Gastibeltzako langilea den Estitxu Barbace :
Aurten Kattalin Elizalde eta Arberoako ikastolak dirate lagüntürik bildürik datekin sosarekin.
Üsatüz bezala kontzertü eta ikusgarri andana bat badirate programazionean: MASKAK, Dupla, Sune, Olatz Salvador ala untsa Ligi eta herri aüzoetako kabalkada.
Bena aurten 2 berrikuntza badirate :
- Bortizkerien kuntrako protokoloa azkartürik date.
- Xiberoa günean Leküko eta kalitatezko mozkinak salgei dirate
Maiatzaren 11an, herri urratserat joaiteko autobüs leküak salgei dira atharratzen kürütxague dendan eta maulen Euskalduna jatetxean.
Xehetarzünak bildü dütügü Oihana Larrandabürü eta Maia Etxart-rekilan :
Feel good autofikzioan sailkatzen ahal lizate hau.
Ez da Caroline Herrera-ren lehen argitalpena, bi polar argitaratü beitütü eta 3. bat jazarpenaz.
Aldi hontan 37 urte dütüan ama baten bizia da kontatzen, galtozkatzen dütüanak bere biziko haütüak.
Identifikagarri den pertsonaje nausi bat da ordüan, bizitzako funtsezko galtoak egiten dütüanak.
Caroline Herrera :
Eüskal Kültür Erakundea , iparaldeko 222 kültüra alhoreko alkarte biltzen dütüan alkarte handia da eta bere biltzar nausia igaran berri da. Hiru helbürü dütüan alkartea da : Lehena alkarte mündüaren lagüntzea eta gogozkaraztea. Hortan xede ezbardinen sostatzea ala antolatzea bai eta komünikazionean lagüngoa bat emaitez. Bigerrena eüskal kültüraren transmisionearen aisatzea. Adibidez, eskoletan erakustez kültüra bizi dela egün oroztakoan. Eta azkena bilketa lan bat da, eüskal kültürari bürüzko Etnopoloan, zoinetan 450 jente alkarrizketatü diren.
2025 urtean jarraikiko düe xede ezbardinen lagüntzen bena püntü inportanta bezala ikusten düe transmisionearena.
Johañe Etchebest :
Bordaleko auzitegian egin helegitea baztetürik izan da eta ordin Miarritzeko herriko etxeak gogoz kontre izen arrazista kanbiatü beharko dü. G7 denboran alkarte zonbaitek eztabaida piztü züen kartiel historiko honen izenaren üngürüan.
Hospitaleko peko Robert Elizondo historialariak hontan parte hartü dü Basquelles alkartearekin la Negresse emazte horren izena atzaman nahi beitzüen.