XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

×

Abisua

JUser: :_load: Ezin izan da erabiltzailea kargatu ID honekin: 294

Previous Next

Astelehenean hilen besta izanki, horien berpizteko kontzertü gaüaldi bat antolatürik da Mauleko Zinka ostatüan.

3 talde ezbardin badirate metal, rock eta tekno hardcore  eskentzez.

Bestalde Zinknako azken berriak ere emaiten deizkü alkarteko Jon Foucher'k:

 

https://www.facebook.com/zinkabizirik.elkartea

Previous Next

Igan neskenegünean, Maulen 37 hautetsi bildü dira. Üsin bezala urte osoan hiruzpa lau aldiz egiten düen bilkuran erabakiak hartü dütüe.

Bortüka, oihanak, Iratiko etxolak eta beste honanbeste aipagei izan dira.

Jacques Barreix-ek, Xiberoko sindikateko bürüak xehetarzünak eman deizkü :

Previous Next

Mauleko herriko etxeak sos lagüngoa bat proposatü nahi dü Mauleko herritarrer eta alkarteer.

15 000 eurorekin presentatürik izanen diren xedeak sustengatüko dütü.

Xedea Mauleko herrian bürütürik izan behar dü eta herritarrentako baliagarri izan.

14 urtetarik goiti parte hartzen ahal da eta izen emaiteak zabalik dira üztailaren 30 arte. Projet desberdinak setemez soeginik izanen dira.

Epaile mahaiñan 6 hautetsi, herriko 2 langile eta herritarren 3 ordezkari izanen dira.

Izen emaiteak herriko etxean egiten ahal dütützüe edo mailez : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidilat idatziz.

Jean-Patrice Bassano hautetsiak xehetarzünak emaiten deikü :

Previous Next

"Le voyageur" telesaila Santa Graziko hurtegilat kümitatü da !

France 3 igaraiten den telesailaren gertaldi bat edo "episode" bat Eüskal herrian izanen da.

“Le voyageur”  Yann Kandinsky deitzen den hedexuri bat da. Inkestak eramaiten dütü Frantzia osoa zeharkatüz bere kamioneta eta txakürrarekilan. Aldi hontan bere bidajeak Euskal herriarat eramaiten dü Claudia Etchar hedexuri kapitaina lagüntzeko.

Inkestaren finala Santa Graziko hurtegian ürrentzen da.

Gertaldi hori telebistan noiz igaranen den ez dakigü orano.

Previous Next

Aspaldikoa da arrabotüaren arra eraikitzeko xedea Mendikotan.

Pelota federazionearekin harremantean sartü ondotik,Tequio alkartearekin xedea muntatü düe herriko haütetsiek. Ürbanista alkarteak, herritarren beharrak bildü dütü eta etchecopaia eraikuntzaren kantean, güne desberdinak proposatü dütüe. Arrabotü berri bat, txostaka güne eta petanka güneak rugbi zelaiaren kantean sortüko dira.

Hortaz gain, bazter ützirik zen sagardoi bat arra biziaraziko da üztarro arte plastiko alkarteak lagüntürik. Erakusketak proposatzea dateke helbürüa.

Esküaldeko eta departamentüko lagüntzak biltzeko dozierra presentatü eta baieztatürik izan da.

Aurten jadanik lehen ürratsak abiatüko dira. Herritarrek, haütatü komizione batetan parte hartzen ahalko düe xedearen joanarazteko.

Güne berri horrek herritarren arteko harremanak azkartü gei dütü.

 

Haütetsi den Julien Lucuix :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan