XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Atharratzeko kulturgune baten eraikitzeaz bilkura publiko bat gaur

Maiatzaren 17 hontan Atharratzeko plazan den Etxahun gela eta bere eraikin osoaren geroaz bilküra publiko bat antolatzen du herriko etxeak, egongia kulturgune bilakarazteko bidean.

Kumita herritar eta alkarte oroer luzaturik da arratseko 7tan Etxahun gelan berean. Pantxika Maitiak eramanen du junta eta jateko eta edatekoa bermaturik dirate.

Mattin Arhantzet hautetsia:

Previous Next

Kasik 200 pertsonek ihardetsi due LAB, FSU, CGT eta Solidaires sindikatek, bai eta hainbat kolektiboek egin zuen deiari.

Esküin mütürraren goratzearekin, eta ekonomia gerlarentako prestatzen beita, ezinbestekoa da hen ustez batürik agertzea. Azken urtetan LABekoek CGTkoer proposatzen bazüen alkarrekin manifestatzea, orai arte ez zen egin. Eta aurten CGTkoek düe proposatü eta biak ados baratü dira.
Denbora ederrarekin, banderola, kantore eta aldarrikapen andana bat entzün dira Mauleko karriketan.
Jakin beste manifestazione izanen da berehala maiatzaren 13an funtzio püblikoa grebala deitürik beita eta hortan parte hartzea deitzen düe sindikatek.

Iulen Guiresse han günüan lekükotarzünen biltzeko :

Previous Next

Herri alkargoak etxez etxe ondarkin biltzea eküratüko dü Maule, Ezpeize, Atharratze, Sarikota pe, Sohüta eta Gandañen. Herri horietako biztanleek ekarri beharko dütüe haien ondarkinak bil güneetarat.

Kanbiamen horren kontre agertü dira Maule et Bildozeko herriko etxeak. Haien arabera mesüra legearen kontre doa 2 000 biztanle beno haboroko leküetan etxez etxe bilketa bermatürik izan behar beita.

Bestalde pentsatzen düe bilguneetarat ondarkinen ekarteak nekeziak sortzen ahal dütüala adinetakoentako, alkarte eta eskoleentako.

Batera arra pizten da

Ipar Eüskal Herriko alkarte eta sindikatak biltzen zütüan plataforma zen Batera. 2000 hamarkadan 4 aldarrikapenen nausi bazütüan : Euskararen ofizialtarzüna, Eüskal unibertsitate bat, Eüskal departamentü bat eta Euskal Herriko laborantxa kanbera ofizial bat.
Helbürü zonbait kausitü badira, beste zonbaitetan orano lana bada : Departamentüaren partez Eüskal Hirigune alkargoa sortürik izan da. Horrekilan, lehentze izan da Frantzian Ipar Eüskal Herria egitüra jüridiko bakar batetan da. Laborantxa kanbera ofizialik ez bada sortü, alkarte batek dü lan hau eramaiten Ainizen 2005etik.
2017tik Eüskal hirigune alkargoa sortü baldin bada, lehen bilan baten egiteko bildü nahi da Batera eta funtsezko lege berri bat nahi düe, helbürü berri batentako.
Egünko egitüra juridikoaren mügak ikustez, nahi lüküe Lyon Metropoloa bezalako bat sortü Ipar Eüskal Herriarentako. Alkargoak departamentüaren botereak bil ditüan.

Frantxoa Camus eta Francis Poineau Baterako kideak :

Maiatzaren 2an 8ak 30tan Iratiko gelan Mauleko zerbütxügünean bilküra pübliko bat badate.
Maiatzaren 10an Ezpeletan izanen delarik bateraren sortze ofiziala. Gütün edo funtsezko lege berri baten sortzerarekin.

Previous Next

Departamentüko kontseilüetan ehuneko 40a emazteak dira, hots bardintarzünetik hüllan gira bena ez da beti hala herri ttipirenako. Horren xüxentzeko, lege berri bat plantatürik izan da 2026 eko auzapezen hauteskundentako
Oraitik goiti, herri ttipietako kontseilüetan ere emazte eta gizonen kopürüa bardina izan behar da eta hortaz gain ez da haboro izenik kentzen ahal listeetan

Hortaz xehetarzünak emaiten deizküe Josette Bosq eta Renée Carrique, Xiberoko auzapezeek :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan