XÜXENEAN ENTZÜN

Hauteskundeak

Lourdioseko haxeriak berriz ere ustegabea sortü dü

Botzen % 52, 72rekin irabazirik, Jean Lassalle dateke laugerren aldikoz, Pirinio Atlantikoetako 4. bozka eremüko depütatea edo legebiltzarkidea. Loïc Corrégék, berriz, botzen % 47, 21a bildü dü. Bozka eremü hontan ere azpimarratzekoa da ez bozkatzearen edo abstenzionearen heina, hau % 53, 25ekoa izan beita. Emaitzak jakin ordüko, hona zer ohar egin deikün Jean Lassallek:


Loïc Corrégé :

Jean Lassale eta Loic Corrégé-ren arteko eztabaida

Loïc Corrégé eta Jean Lassale haütagaien artean antolatütako eztabaida goiz hontan (Radio Star, Bonne humeur, Mendililia eta radio Oloronekin batetan). Entzüngai heben

Corregé eta Lassalle 2. ützülian

Pirinio Atlantikoak departamentüko 4. bozka eremüan hontan, Loïc Corrégé eta Jean Lassalle dira bigerren ützülian izanen. La République en Marche alderdikoak, abantaila badü, botzen %25,41 bildü beitü eta Jean Lassallek, aldiz, botzen %17,71. Beste emaitzetan, Bernard Uthurry hirugerren heltzen da, botzen %12,63rekin ; Marc Oxibar laugerren, botzen %9 ,66rekin eta Anita Lopepe bosgerren, botzen %8,51rekin. Erran behar da parte hartzea oso apala izan dela, haütesleen %58,53rekin. Hauteskunde horiek erakutsi düe argiki Macron lehendakari berriari gehiengoa eman nahi düela eta bigerren ützüliak hori baieztatzen badü, depütatu berri andana bat izanen da. Jean Lassallek bigerren ützülia gogor ikusten du. Haütageien ihardokitzeak : Bernard Uthurry :


LoÏc Corregé :

Jean Lassale :

Anita Lopepe :

Hebenko haütagaien programak

UDI-ko : Laurent Inchauspe :

Les Républicains-eko Marc Oxibar eta Didier Irigoin :

Alderdi Sozialistako Bernard Uthurry eta Christine Erdozaintzi :

EAJ-ko Beñat Arrabit :

EH Bai-ko Anita Lopepe:

PCF-ko Robert Bareille :

EELV-eko Véronique Zenoni eta Alice Leizagezahar:

Ausaz

Kronika

Berriak

Artxiboan