XÜXENEAN ENTZÜN

Emankizünak

Aldi hontan Baxtian eta Pette Liguex (eta Artzen) ari dira Zachary Guilmain eta Iulen Guiresse-en kontre eüskal irratietan üdan antolatzen dütügün joküetan.

Franco-ren denboran kantan ari ziren

Ils chantaient sous Franco libürüaren aurkezpena eginik izan da Atherein. Colette Larraburu, Guk eko kantari zonbait eta Niko Etxart hor ziren.

Hona mintzaldiaren errepika :

Didier Aguer Xiberotar preso politiko ohia

2021eko setemearen 29an emanaldi berezi bat hedatü dügü Xiberoko Botzean, Didier Aguer Pagolako preso politiko ohiarekin mintzatzez.

Garaiko egoeraz,borroka armatüaz,  presontegiaz, egunko egoera politiko sozialaz edo ere lürralde antolaketaz. Hona emaitza :

Herri Existentzia mintzaldia

Neskenegun hontan 30 bat jentek parte hartü düe Eneko Bidegain idazle eta ikerlariak, eta Asisko Urmeneta marrazkilariaren Herri existentzia izeneko mintzaldiala.

Mintzaldia osorik :

 

Bideoz puska bat ikusgai heben : https://www.youtube.com/watch?v=Fa1m7qM-m-M

 

Previous Next

Artista Kanta oren bateko emankizünaren kari Xiberoots taldea dügü kümit.

Beren taldeaz, sortzeaz, kanbioetaz, lan berriaz eta beste ari zaizkü.

Honki jina CDa salgai düzüe:

-Maulen Xibero Bio eta Alain'enean

-Donapaleun Pagolan saltegian

-Garazin Luis'enean

-Baionan Züzülü günean

-Azkainen Xoko Ona ostatüan

-Larresoron Aldaburua

-Pausun Xaia ostatüan

 

Kontzertüak:

Setemearen, Irailaren 5ean Urruñako bestetan.

Setemearen, Irailaren 11an Izpurako Borda Xurian

Setemearen, Irailaren 18an Aiziritzen, Amikuzeko ikastolaren 50 urteetan.

(argazkiak: Cindy Gomez, Jon Foucher eta Matiss Morlanne-enak)