XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Johañe EtxemendiOstirale hontan Mauleko Zinka ostatüan lantare zonbaiten aurkezpena eginen da. Johañe Etxemendi iruritarrak goizean bildü lantareak ekarriko dütü, eta horien baliapenaz argibideak ekarriko dütü. Zonbait bere baratzean bildüko dütü, besteak (basa lantareak) zoinahi bazterretan. Sasuko sendabelarren hobeki ezagützeko parada izanen da, ez beita estatü frantsesean komertzioan holakorik aisa atzamaiten ahal. Farmazien presioneengatik besteak beste, Johañe Etxemendi eta bere gisan lan egiten düenek, lantareak tisana gisa baizik ez dütüe saltzen ahal.
Zinkan ostirale hontan (arramaiatzaren 11) lantare horiek txestatzea ere proposatüko zaizüe, pintxoak eginen beitira goizean bildüko direnekin.
Entzün Johañe Etxemendi :


Iragan urtarrilaren 12an Haitin agitü lürrikaratik landa, Romaire Prophète bere etxekoen berririk gabe baratü zen. Hantik egün zonbaitetara Garindainetik abiatü zen bere sorterrilat bürüz. Han bere etxekoak bizirik atzaman zütüan. Itxesak ikaragarriak izan direla konfirmatü badeigü ere (ikus bideoa heben pean), jenteengan ikusi düan esperantxaren berri ere eman deigü. Nazioartetik heltü den lagüngoa ere goretsi dü, nahiz aipatürik izan den bezala, hatsarrean antolaketa txarra izan zen. Orai, ekonomia berrabiarazteko lehentarzüna badela azpimarratü dü Romaire Prophètek.
Haiti süstengatü düen xiberotarren eskertzeko, gaüaldi bat antolatürik da ostirale hontan, gaüko 8.30tan Mauleko Parropia gelan.
Entzün Romaire Prophète :




{youtube}SxTc2tdYeg8{/youtube}

Hurarekin Xiberoan diren arrenkürak ez dira besteer konparatzen ahal. Heben hura küdeatzen düen egitüra ezberdinen artean huraren küdeaketaz ala prezioaz eztabaidatzen delarik, beste güne zonbaitetan agortzen da. Hala, düala urte zonbait, Kataluniako herri zonbait -Barzelona artean- hurrik gabe baratü ziren. Hurra kantitate handian jinarazi behar izan züen eta pagatzez. Hortik abiatzen da Christophe de Pradak plazaratü berri düan dokümentala, "L'eau des pyrénées, un conflit pour le 21ème siècle?", eta Amikuze ere aipatzez artetik.
Entzün Christophe de Prada :


Ikus bideoaren aurkezpen hau :
{youtube}tGwg-86iPnw{/youtube}
Eta DVDa edo DVXa erosteko, klika heben.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan