XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Previous Next

Kozadürarengatik Ipar Eüskal herriko erreken erdiak ez dira kalitate honekoak !

Allande Errezarret-ek, hurraren kozadüra aipatzen deikü :

Previous Next

BIZI alkartekoek ekintza bat antolatü düe Mauleko Kolejioko zübüaren gañean.

Bizikleta bidea pintratu düe bi zentzüetako oto ebilbideen sortzearen eta pirripita ebilbideen desagertzearen salatzeko;

alkarteko Allande Errezarret:

Johañe EtxemendiOstirale hontan Mauleko Zinka ostatüan lantare zonbaiten aurkezpena eginen da. Johañe Etxemendi iruritarrak goizean bildü lantareak ekarriko dütü, eta horien baliapenaz argibideak ekarriko dütü. Zonbait bere baratzean bildüko dütü, besteak (basa lantareak) zoinahi bazterretan. Sasuko sendabelarren hobeki ezagützeko parada izanen da, ez beita estatü frantsesean komertzioan holakorik aisa atzamaiten ahal. Farmazien presioneengatik besteak beste, Johañe Etxemendi eta bere gisan lan egiten düenek, lantareak tisana gisa baizik ez dütüe saltzen ahal.
Zinkan ostirale hontan (arramaiatzaren 11) lantare horiek txestatzea ere proposatüko zaizüe, pintxoak eginen beitira goizean bildüko direnekin.
Entzün Johañe Etxemendi :


Previous Next

2004an sortü da BIL TA GARBI sindikatüa hondarkinen tratatzeko. Bilketaren kargüa herri alkargoaren gain da, eta sindikatüak tratamentü eta berziklapena joanarazten dü.

 

Urtean 567kg hondarkin sortzen dütügü pertsona bakotx. Hori bürü egiteko, gühauk eginik atelierrak proposatzen dütü Bil ta Garbik. Bideo tütoak antolatürik dira xüxenean errezeten egiteko. Ondotik, webgünian errezeta güzi horik edireiten ahal dira.

Bükata edo lesiba, larrügantzak, edo haurrekin eskülanen egiteko parada eskainirik da, etxen dütügün hondarrak baliatzez.

 

Dagün hitzordüak barantailaren 18an 9ak eterditan eta 26an arrestiko 6 orenetan emanik dira. Aldi hontan, ezpainetako pomada, xahaketa egiteko ehe bat eta erle ezkozko estalki bat egiten ikasten ahalko da. Bil ta Garbi webgünean izena emaiteko ürratsak agertzen dira.

 

Elorri Larzabal langilea :

Iragan urtarrilaren 12an Haitin agitü lürrikaratik landa, Romaire Prophète bere etxekoen berririk gabe baratü zen. Hantik egün zonbaitetara Garindainetik abiatü zen bere sorterrilat bürüz. Han bere etxekoak bizirik atzaman zütüan. Itxesak ikaragarriak izan direla konfirmatü badeigü ere (ikus bideoa heben pean), jenteengan ikusi düan esperantxaren berri ere eman deigü. Nazioartetik heltü den lagüngoa ere goretsi dü, nahiz aipatürik izan den bezala, hatsarrean antolaketa txarra izan zen. Orai, ekonomia berrabiarazteko lehentarzüna badela azpimarratü dü Romaire Prophètek.
Haiti süstengatü düen xiberotarren eskertzeko, gaüaldi bat antolatürik da ostirale hontan, gaüko 8.30tan Mauleko Parropia gelan.
Entzün Romaire Prophète :




{youtube}SxTc2tdYeg8{/youtube}

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan