XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Mundüko gazna hoberena Xiberoko Chaumes gaznategitik elkitzen da

Esquirrou izenarekin, Estatu Batuetan egin den leihaketako 3400 gaznetarik hoberena elki da. 26 erresümetako gaznak lehian ziren eta mündü osoko ordezkariak ziren epai mahainean . Gazna hori,ardi esnearekin eginik da, Ossau Irati sor markan ; berezitarzüna dü ere, 7 hilabetez idorrarazten dela, hots zahartzera üzten da. Sari hori esker , merkatu berriak zabaltzen dira eta Chaumes gaznategiak badü xedea gazna mota horren emendatzeko ! Hortarako egoitza handitü beharko da eta lan postu zonbait sortzen ahal litaike. Egün, 145 langile dira Chaumes gaznategian eta 20 000 pinta esne biltzen dütü Biarno eta Eüskal Herrian. Frantxoa Challet gaznategiko ardüradüna :

Xiberoko kürütxe gorria, itzalean aktibo.

Lehen sokorriak erakatsi, behardün familiean lagüntzea, eta adinetakoen etxeetan animazioneen antolatzea, ünhürri lana egiten dü Xiberoko kürütxe gorriak. Alkarteko berogei bat kideek, aste oroz eta urte osoan, beren denbora libretik parte bat eskeintzen düe, besteen zerbütxüko. Gure kartieletan ere bada zer egin jenteen lagüntzeko eta kürütxe gorriak erakutsi dü, berriki egin düan biltzar nausian, lan handia eramaiten düala ekipa motibatü batekin ! Gaxuxa Pontaut kidea :

Bihar maskaradakariak Maule-Lextarren dirate

Maulek maskaradak emanen dütü 2023an. Bestalde Muskildiarrak Maulera jiten beitira 10 barrikada badütüküe neskenegün hontan. Lehena 9etan date Xibero ostatüan. Ondotik 13.30tan Mauleko plazako Kioskoan date goizanko joküa, hots kerestuena. Maskadakariak nahi badututzie bazkaitera kümitatü deit Marlene Mainhaguet 06.76.24.52.98 zenbakialat. Ebia bada plaza joküa maule peko eskolan date. Gauan besta Zinka ostatüan date, Ikus taldearen kontzertüarekin. Maiana Ligetx eta Maialen Etxebest :

10 urtez desagertürik IKUS taldea arrahorra da!

Indar berritürik, Ikus rock taldea tauladaren gainean berriz agertüko zaikü neskenegün hontan. Bi milagerren urtean sortü zen Peio Cachenaut Muskildiar kantariaren taldea, bi diska plazaratü zütüan, eta 2007az geroztik hamar urteko lohesna lüze batean egon zen. Eta hona bedatse hontan, hartzaren gisan, Ikus taldea berpizten zaikü. Hatsarreko bi kide baizik ez dira gelditzen taldean, Peio Cachenaut kantaria eta Periko Parreau basu joilea. Taldean, Eñaut Kostera, Jeremy Anocibar eta Camille Milhac müsikalari gazteak sartü dira, beren gaztetarzünaren indarra ekartzez. Lehen garaiko kantoretaz eta beste kantore berriez osatürik errepertorioa moldatü düe eta lehen aldikoz püblikoaren aitzinean presentatüko düe, Ikus taldearen formula berria, Mauleko Zinka ostatüan, neskenegün gaüan, hamar orenetarik harat. Taldea alkarriketatü dügü :

Barkoxeko maskaradetara tziauste marrazkitzera

Goizetik arrestiriat arte marrazkilariak ariko dira nahi düena libroki marrazkitzen. Maskaradetan beti mugimentü eta dinamismo beita zale ari beharko düe, hortako marrazkiak ‘kroki’ maneran dirate. Teknika edo egoera horri esker marrazkilariek ikasiko düe inportanteenera joaitea, bertan zale marrazkitü behar beita. Marrazkiak ondotik sare sozialetan hedatürik dirate, eta Uztaroen facebook orrialdean ikusgai dirate, baita beste zonbaitetan ere. Oroer zabalik da, hitzordua 10.30tan Barkoxeko plazan edo arrestitan, 3etan. Paper xuri eta arkatzak dira beharrezkoak, omen arkatz egokiena izanki 6B motakoa, marra gizenagoa beitü. Bena ez badüzüe materialik, antolatzaileek prestatüko deizüe. Gonzalo Etxebarria Uztaro ateleriaren eramailea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan