XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Guillaume Epherre Altzürüküko semearen sortzearen mendeburukari omenaldia antolatzen dü igante hontan Euskalzaleen Biltzarrak Altzürükün. Apez eta kalonjea izan zen, idazle ere bai, Elizako geietan haboroenik. Eüskalzain ere izan zen 1958an, Aita Pierre Lhande zenaren ondotik eta Jean Louis Davant aitzin. Euskalzaleen Biltzarrako bürüzagietarik izan zen lüzaz. Igantean Altzürükün, meza emanen dü 10etan Jeannot Etxetok, 11.30etan Jean Louis Davant eta Piarres Aintziarten mintzaldiak entzüten ahalko dira omenaldian, oroitarriaren pausatzea eginen da eta karia hortara Euskalzaleen Biltzarrak eginik « Guillaume Epherre » libürüa plazaratüko da. Ondotik bazkaria herriko jatetxean.

Entzün Jean-Louis Davant Xiberotar eüskalzaiña:

Xenda alkartearen biltzar nausia zen iragan astean. Xendak urteko lanak presentatü dütü : adinetako jenteer eta familier bürüz eraman düen lan güziak, informazio bilküra antolatzez, egünkari bat lagüntzaileer zabaltzez, jenteak beren artean algar kürütxaraztez eta adinetako jenteer bürüzko gaüzen antolatzez. Aktibitatetan, orekaren hobetzeko tailerak proposatü dütü eta hobeki xahartzeko aholküak ekarri dütü. Xendako lagüntzale zonbait adinetako jenteen etxerat joan dira aste oroz bijita egitera. Berritarzünetan, Xenda alkartea egongiaz kanbiatüko da setemeraren 22tik harat. "Clos des dominicaines", leheneko komentüalara Belzunce karrikan joanen da. Egongia berria H.A.D ( Hospitalisation à domicile) alkartearekin partekatüko dü. Bestalde, komünikazioaren azkartzeko eta osagarri saileko arrenküren aipatzeko, Xendak hilabeteko irrati emanaldi bat egin nahi dü. Beste ürratsetan, Xendak "Jakile" izan nahi dü. Egün oroztako bizian adinetako jentek ezagützen dütüen trabak jakin nahi dütü. "Jakile" izatez, trabak konpontü nahi dütü  beharrüner hobeki ihardesteko.
Entzün Josette Boscq Xenda  bülegoko ardüradüna :

Xiberua, Lapurdi eta Baxenafarroako bertsulari txapelgoa hasi da iragan neskenegünean Muskildin. Sei bertsulari ziren lehian Odei Barroso, Patxi Iriart, Joanes Etxebarria, Ramuntxo Christy, Bixente Hirigaray eta Ximun Cazaubon. Bertsutan maila zinez hona erakutsi düe eta giro hoberenean igaran da Muskildiko Posonpesenean. Odei Barrosok 215 püntürekin lehen leküa ardietsi dü eta bere gibeletik Patxi Iriart 199 püntü. Biak sailkatürik dira finalerdietan kantatzeko Luhoson eta Gabadin. Bigerren kanporaketa dagün neskenegünean setemeraren 25ean eginen da Aiherrako Denen etxea gelan, Miren Artetxe, Xumai Murua, Mattin Luku, Kristiñe Txoperena, Txomin Elosegi eta Gillen Hiribarren lehian izanen dira. Leküen etxekitzea aholkatürik da, Bertsolarien Lagünak elkarteala deitzez : 05.59.54.15.04 zenbakiala.

Entzün Odei Barroso bertsularia lehen kanporaketako irabazlea :


Entzün Joanes Etxebarria Barkoxeko koblakaria :

Entzün Ramuntxo Christy Lapurtar bertsularia :

Xiberoko plazetako eskü-hüskako pelota txapelgoaren finalak jokatü dira igande hontan Urdiñarben. Giro eijerra eta so egile hanitx bazen Urdiñarbeko plazan herriko besteen eta pelota txapelgoaren kari. Bigerren mailako finalean, Bastien Christy eta Richard Lafuente aisa nausitü dira 30-16 Ximun Barthabürü eta Philippe Caset-en etzean. Lehen mailako finalean berriz, 4 pelotakari gaztek ikusgarri eijerra eskentü düe. Azkenik, Peio Jaureguy eta Julien Arbeletche nausitü dira Xabi Heguiaphal eta Allande Lukuren etzean 30-19. Ez da batere düdarik, Xiberoko plazetako txapelketa honek arrakasta bildü düala, antolazale eta pelotakarien araberan, orano lüzaz eginen da.

Entzün Xiberoko plazetako eskü-hüskako lehen mailako finalistak Julien Arbeletche eta Peio Jaureguy :


Entzün Erik Etxart Xiberoko plazetako eskü-hüskako antolazaletarik bat :

Entzün Allande Lucu lehen mailako finala galdü düana :

Entzun Xabi Heguiaphal lehan mailako finala galdü düana :

Entzün Andre Epherre finalaren so egile bat :

Xiberoko Gaü Eskolako kurtsoak ürrietan hasiko dira. Üdako ikastaldia arrakastatsü eta baikor izan ondoan, Gaü Eskolak bere eskeintzak azkartü nahi dütü. Aurtenko berritarzünak dira : indar ezartea herrietako klasetan, non eta giro berezi bat lortzen den. Züen herrian talde bat sorrarazi nahi badüzüe, baldintza bakarra da 6 edo 8ko talde baten biltzea eta gaü eskolarekin harremanetan sartzea.
Bestalde, Gaü Eskolak maila berri bat zabaltüko dü, eüskaran maila hona düenentako bena segürtantxa güti mintzatatzeko. Ororen gainetik, eüskara haboro barnatzeko, negü hontan beste ikastaldi bat proposatüko dü. Sartze eta ikastaldi hon baten plantatzeko, formatürik izanen diren erakasleak ere xerkatzen dütü. Kurtsoen ordaintzeko, Herri Elkargoaren partetik sos lagüntza ükeiten ahal da. "DIF" delakoa edo formakuntzarentako norberaren züzena ere baliatzen ahal da. Xehetarzün edo izenen emaiteko, permanentziak badira egün oroz AEK-ko egoitzan, Barennes anaien karrikan, goizez 10tarik egüerditara eta arrestiez 4tarik 6tarat. Xiberoko Gaü eskolarat ere deitzen ahal da 05.59.19.18.44 zenbakialat.

Entzün Xiberoko Gaü eskolako bi kideak, Stéphanie eta Maritxu Castillon :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan