XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Previous Next

Zalgizeko ETXE GAZNA kooperatibaren gaztantegiaren handitze bastimentüa eginik da, orai barneko berritzeak hasiko dütüe.

Igaren urteko sos bilketari esker 30 000€ bildü zütüan gaztantegiaren berritzeko behar zütüan 150 000'rengainen.

Gaznen idorrarazteko galtoa emendatü da koronabirüzarekin, gaznen salmentaren apaltzarekin, laborari zonbaitek beren/haien etxalteetako gaztantegietan lekürik ez beitüe haboro; Bettan Hoqui kooperatibabürüa:

 

Düala 3 urte bortüan gaznatzen arra hasi da Larraineko Christelle Uthürbürü Etxalüz, eta bere familiarekin Bagosüdürra olhalat igan da neskenegünean (200520):

Aurten Xiberoko sindikatak lehen aldikoz honartü dü Xiberoaz kanpoko ardi saldoen jitea, orai arte Xiberoko Botingoako 43 herrietako hazleak baizik ez ziren joaiten ahal, Jacques Barreix Xiberoko sindikateko lehendakaria (200511):

Drive bidez 'Herriko' xahalkia salgai

Behiak bortüalat igaiten diren sasoina da eta xahalen saltzeko nekeziak badütüe Axuria kooperatibakoek « Herriko » xahalkiarentako.

« Herriko » xahalkia euskal herrian hazirik eta ehorik den xahalkia da.

« Drive » gijako bat proposatzen düe saltzeko.

Koli bakotxeko € 1 igorririk dateke erizainer.

Alain Lasserre (200518):

https://axuria.fr/eu/produktu/colis-veau/

Jean de Jaurgain'eri omenaldi

Bada 100 urte Jean De Jaurgain xiberotar idazle famatüa zentü dela.

Ozazen sortürik historialari eta literatura-kritikaria izan zen. Zazpiak bat armarria sortu zuen 1897an.

Jaurgain izenetik “De Jaurgain” nobleziaren markarat heldü da.

Allande Etxart'ek ikertü dütü bere lanak eta baliusak ikusten badütü, objektibitate eskaz bat leporatzen deio, erregetiarra izan beita:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Jean_Jaurgain

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan