XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Mündü mailan ospatzen direnez geroz, Grandeur Nature alkarteak lekükoa hartü dü güne hezeen egünaldiek oihartzüna üken dezen Xiberoan ere. Güne hezeak deitzen dira besteak beste zohinkaztegiak (tourbières) eta zümatzeak dütüen güneak. Horien ezagützeko parada izanen da neskenegün hontan (urtarrilaren 30) eta dagün asteazkenean (barantailaren 3). Lehen hitzordüa, neskenegünean, arrestiriko 2.30etan emanik zaizüe Onize Gaineko zübian. Bigerren hitzordüa ber leküan dateke, bena 7 eta 12 urte artekoentako.
Güne hezeak zer diren, halere, aitzinetik jakiten ahal düzüe Grandeur Nature alkarteko Synthia Olasque behatzez :

Ezkerrean Emma Bellosq eta Laurentx Uhart bere ondoanDüala hilabete iraganik, Garindaineko trinketean eta karrikako ostatüan, bikote gazte batek egiten deie batzarri sartzen direner. Trinketa eramaiten düe alde batetik, han egiten diren mus eta pelota lehiaketak antolatzez eta joanaraztez. Bestalde, ostalaritzan ere ari dira, bai gaineko eta bai trinketeko ostatüetan. Trinketean janaria ere prestatzen düe. Laurentx Uhart eta Emma Bellocqen ezagütza egitera joan gira.
Entzün Laurentx Uhart, Lolen mikroan :




Beñat Hegiapal, zurezko etxearen aitzineanDüala urte zonbait ekologista amorratüen alorra zena, jendarte osoalat hedatü da azken denboretan. Ekologia gobernüen ardatz nagusienetarik bata bilakatü denez geroz, energia berriztagarriak, etxe ekologikoak eta holakoak bazter orotan onddoak bezala agertzen ari dira, eta Xiberoan ere. Energia berriztagarrien eta eko-eraikuntzaren azken erakustaldian, Maulen, Beñat Hegiapal sohütarraren zurezko etxea behin eta berriz aipatürik izan zen. Hobeki ezagütü nahian, Sohütarat joan gira, bide bazterretik ageri den etxe horren ikustera. Prefosta, Beñat Hegiapal ondoan günüan.

VMCak ez dezan barneko berotarzüna kanporat igor, sistema hau instalatü düe. Berotarzüna barnerat igorten dü ezkapatzera ützi gabe.

Secours Populaire Français eta Liberté kasetak bat egin düe Haitiko lürrikararen ondoramener aitzin egiten lagüntzeko. Secours Populaire egitürak ontsa ezagützen dü Karibeko lürralde hori, 1980az geroz izan diren ezbeharren ondotik ere han beitzen lagüngoa eskeintzeko. Üduri lüke beraz egitürak badakiala nola behar den bildürik eta bildüko den sosa baliatü. Segürtatü deigüe bildü sosa Dominikar errepüblikalat igorriko düela, behar diren gaüzak han berean erosirik izan ditean. Hortaz gain, epe lüzeko lagüntza segürtatü nahi lüküe Haitin. Lehentarzünak oihal-etxeak, janaria eta sendageiak izanen dira.
Sos lagüntzak Liberté kasetak Victor Hugo karrikan düan egoitzan egiten ahal dira, edo postaz igortez ondoko helbidealat : Liberté kaseta, 32, Victor Hugo karrika, 64130 Maule.
Entzün Secours Populaireko kide bat :

Gotaine-Irabarnen, Atharratzeko bide zaharrean edo Erregeen bidea ere deitzen den bide bazterrean, düala 15 urte oihan berezi bat lantatürik izan zen (Irabarneko hilerri berriaren ondoan). Zühainekin batean, beren izenak eüskaraz, frantsesez eta latiz erakusten dütüen taula elibat ere lantatü zütüen. Aste hatsarre hontan, Gotaine-Irabarneko haurrek Arboretum delako hortan xahaketa lanak egin dütüe. Taula berri zonbait ezarririk izan dira. Xenda bat abiatzen da hilerri parean, eta petik gora joaitez zühain ezberdinak eta beren izenak ikusten ahal dira.
Entzün Jean Christophe Arraiet, Gotaine-Irabarneko haütetsia :


Entzün Céline Berruet errejentsa :

Zühainak xenda horren bazterrean dira, petik gora

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan