XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Gazteak Maidalena gainean. Argazkia : Azia.Xafaria antolatü züan iragan astebürüan Azia alkarteak bizikletaz edo pirripitaz. Lekü gorenetara joaitez, begibistaz Xiberoa nola egitüratürik den ikustea zen helbürüa. Horren arabera ondotik, lanak aitzinatü nahi lütüzke gazteen alkarteak. Ideia Baxenafarroatik üken züen, hanko gazteak ber gisako hitzordü batetan ohartü beitziren gazteek arrenkürak zütüela etxebizitzen atzamaiteko. Hartarik partitü ziren nafartarrak apartamentü zonbaiten zaharberritzeko.
Xiberotar gazte horiekin egon zen Ttk, entzün lehen diagnostika :


Ondotik, gure kasetalaria paradaz baliatü zen eüskararen egoeraren aipatzeko :

Junes Casenave-Harigile1981an hasi zen Xiberoan erretor izaten. Lehenik Larrainen bi urte iragan zütüan, ondotik Altzairat joan zen eta han egon da geroztik. Bena berriki jakin dügü erretorgoako erretreta hartüko düala üda hontan, üztailaren 11an azken meza eman ondoan. Hainbeste urteko egonaldiaz elestatü da Junes Casenave Ttk Recaltekin.
Nahiz orano ez den bere ordaria izendatürik izan, galtegin deiogü bere ustez eüskaldüna izanen denez. Entzün Junes Casenave :


Bestalde, elizan jente gütiago izateaz bere iritzia eman deigü. Entzün Junes Casenave :

ASA alkarteak oihan pribatüetako jabeak lagüntzea dü xede. Düala güti, alkarte honen aipamena egin dügü Idauze-Mendiko lür pezen trükaketan parte hartü beitzüan. Bere biltzar nagusian, beste ekimen zonbaiten berri ere eman deigüe. Azken lau urteetan, bi programa plantatü dütüe ; lehena Urrüstoi-Larrabilen, Berrogainen, Mitikilen, Ezpeizen eta Arrokiagan eta bigerrena Montorin eta Hauzen. Lehenean 28 jabe lagüntürik izan dira orotara 3 500 metra kübiko egür mozteko eta ondotik saltzeko. Montorin eta Hauzen berriz, hatsarreko diagnostikak baizik ez dütüe egin oraikoz.
Hortaz gain, ASA hasi da gogozkatzen hebenko oihanetan leküko zühainen lantatzeaz.
Entzün Jean Michel Armagnague, ASAko lehendakaria :

Aurten Xiberoko Gaü Eskolak antolatü Tipiñakoan 7 talde ari izan dira goiz orotan axuriarekin errezeta ezberdinen adelatzen. Ehün bat ziren berriz sükaltarien lanak txestatzera joanik, horietarik haboroenak Bildozetar Onizetarrak (aurtenko Tipiñakoa beren herrian beitzen). Prefosta sükaltarien arteko lehiaren gainetik besta bat zen, urte oroz bezala, bena horra halere epaimahainak haütatü dütüan hiru talde hoberenak : lehen Ekaitz Mazusta eta Maider Etxeber, bigerren Olivier Bertrand eta Hubert Catalogne eta hirugerren Philippe Iriart eta Joël Arla.
Entzün TTKren mikrotik Tipiñakoaren giroa :


Philippe Etxegoien, gure pelota berriketaria Txilen zen iragan barantailaren 27an, Richter eskalan 8,8 ozkeko lürrikara batek amerikar lürralde hori iharrausi züalarik. Han ez zen lehentze agitzen, eta aitzinekoetan azkarrena 1960an izan zen, 9,5 ozkekoa. Geroztik, Philippe Etxegoienek ere konfirmatü deigünaz, eraikuntza haboroenak lürrikarak jasaiteko eginik izan dira. Dena den, aurtenko lürrikara azkarrenaren ondotik beste zonbait ere izan ziren, eta Tsunamiak gibeletik. Herria, pentsatzen ahal den bezala, zankazgora ezarririk izan zen, eta gobernüaren erranen arabera, 540 jente zentü ziren.
Egün horietan ikusi züanaz mintzatü zaigü Philippe Etxegoien. Entzün :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan