XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

« Artedrama » izeneko antzerki konpaniak, « Miñan » Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen libürüa tauladat ekarri dü. Azken hilabetean, Eüskal Herrian gainti ebilten dira, arrakasta ejerra bildüz.

Migrazioneaz elestatzen girelarik gehienetan zenbakiak baizik ez beitütügü jakiten, emazte, haur eta gizon horien bizipenak gogolat ekarten dütüe Artedramako 4 aktürrek.

Hitzordüa Liginagako gelan igantean arrestiko 6etan Elgebarrena akarteak antolatürik Euskararen urtaroaren kari.

Ander Lipus :

Previous Next

Ospitale Pean handitürik, Mirenek dokümental formakuntza bat ürrentü berri dü eta orai bere lana festibaletan kurritzen da. Astebürü hontan les « Ecrans documentaires » Frantziako txapelgoan parte hartü dü, arrakasta ejerra bildüz « Bonjour les entendants » dokümental llabürrarekin.

Hontan betitik badüan bere erdi-gortarzüna aipatzen dü, bere bizipenak, lotsak edo orano düdak beste bi neskatila gazte filmatüz.

Miren Dupouy :

 

Previous Next

Düala 3 urte Xiberoko botzak bere kantore xaramela edo libürüxka berritü züan. Pastoral eta maskaradetan elki kantore berriak eta xiberotar taldek mudan ezarri dütüen kantorekin aberastürik izan da.

Geroztik honen baliatzeko kantore gaüaldiak antolatzen dütü. Dagüna Barkoxen date azaroaren 22an.

Maite Lephaille eta Johañe Bordaxar :

Previous Next

Astebürüa hitzordüz beterik dügü eta « eüskararen urtaroaren » kari arrestialdi ejerra badate Prefostan.

Lauetarik goiti, bertsularien lagünek « Bertso pilota » antolatzen düe trinketean Oier Urreizti, Aitor Servier eta Battitt Crouspeyre bertsulariekin.

Ondotik gaüko bederatziak aitzina, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandia Prefostako sütondolat hüilantuko dira, düala urtea sortü züen « Huntaz ala Hartaz » emanaldiarekin.

Ruper Ordorika

 

 Gaualdi goxo batetarat kumit zide ordin. Jakin sartzea libre dela eta zazpietarik goiti pastetxak txestatzen ahalko dütützüela.

 

Previous Next

Ion Martinez « txiki »-k one man show batetarat kümitatzen zütüe Maule Baithan azaroaren 22an. Badü 22 urte jadanik eüskaraz püblikoa erri eginarazten düala eta aldi hontan bere azken ikusgarria date.

Big bangetik orai arte, eüskaldünen historia kontatzen dü gure pertsonai ezagün zonbaitekilan : Maialen Lujanbio, Xalbador, Agusti Xaho, Oteiza, Evaristo eta beste.

Ion Martinez "Txiki":

Hitzordüa ostiralearekin gaüko 9etan. Sartzea 12 eurotan da 5 euro gazteentako.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan