XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Nerea Ibarzabal nausitü da Gotainen

Künküño beterik zen atzo Gotaineko gela. Euskal Herriko txapelketako kanporaketaren ikusteko. 6 bertsolariek eginahal egin dütüee eta Nerea Ibarzabal gütiz baizik nausitü da eta bere finaleko leküa ardietsi dü. Finala abentuaren 18an iganen da Irunan, bena leküak oro jadanik saldürik izan dira :

 

 Erreportajea : behazale, bertso eta bertsolarien oharrekin :

Bertso saio osoa :

Nerea Ibarzabal ganbara lana :

Julio Soto ganbara lana  :

Patxi Iriart ganbara lana :

Oihana eta Nerea lehen lana :

Patxi Iriart lehen agurra :

Patxi Iriart azken agurra :

Nerea Ibarzabal azken agurra :

Ane Labaka azken agurra :

 

 

Nerea ibarzabal : 738 püntü

Oihana Iguaran 737,5 püntü

Ane Labaka : 694,5 püntü

Julio Soto 691 püntü

Eneko Lazkoz 649,5 püntü

Patxi Iriart 604,5 püntü

Ostirale hontan Prefosta alkarteak bere biltzar nausia eginen dü arratseko 7eterdietan. Ohitarazteko alkarteak ostatüa etxekiten dü, hitzordü desbardinak proposatzen ere : kontzertü, hitzaldi, filma, jokü gaüaldi eta beste..

Ostiralean, 7eterdietan Prefosta alkartearen xedeak deskubritzen ahalko dira, eta 9 eterdietarik aitzina  « guillaume hastoy eta tuetue  »ren kontzertüaren üngürüan burrat bat edaten ahalko düzüe, güneaz gozatzen eta bai eta ere alkarteko kideen ezagütza egiten ahalko düzüe.

Hego ameriketako müsika proposatüko deizüe bi artista gazte horiek. Bata Argentinarra, bestea Atharraztarra, beren müsikak nahasi dütüe eta gaüaldi bero bat hitzemaiten deizüe.

Guillaume Hastoy eta Mathias Pascual:

 

 

 

Allande Socarros-etaz, libürü bat

Allande Socarros euskalzain, militante, euskalzale, abertzale, kazetari eta irratiaren lagüntzaleaz libürü bat agerarazi dü Euskalzaindiak.

160 bat ostozko eraikik den libürü hortn Allande ezagütü düen 12 jenten jakilegoak agertzen dira, ben ere Allandek ezkiribatü düan texto eta artikülü elibat behezirik izan dira.

Sü Azia alkartearen lagüngoarekin bildü dira.

15 eurotan kauxitzen ahal da « allande socarros , euskal idazlan eta lekukotasun» izeneko libürüa

 

Battittu Coyos euskalzaina: 

Previous Next

Igaran astean Xiberoko botzak bere biltzar nausia egin züan. Laguntzaileak eta langileak present ziren urteko bilana eta ondoko urteentako xeden aipatzeko.

Covid garaia ürrentürik, urte berezia izan da xiberotarrez den irrati bakarrentako. Animazione franko antolatürik izan beitira azken hilabetetan bere 40 urteen ospatzeko.

Allande Errezarret Xiberoko botzako lehendakaria :

Previous Next

Ebia izan baldin bazen ere, giro izigarri ejerra bazen Hitza Hitz Maulen lehentze antolatü den festibalean. Xiberotar talde batek prestatürik urte osoan, hiriko müsika elektronikoa ezagütarazteko gogoarekin agitü dira 20 bat kontzertü ostiral eta neskenegünean. Eta nahiz eta pentsatü beno jente gütiago hullantü diren kontent agertü dira antolazaleak. Bilana ez beitüe eginik ez düe zenbaki xüxenik eman orano benaa 1000 bat pertsona pü hüllantü da.
Dagun urtean arraegiteko gogoarekin baratü dira. Kanbiamen zonbait ekarriko zütüela jadanik aitzinpentsatü düe.

Iulen Guiresse, ikusle, lagüntzale, antolazale, eta talde zonbaiten gana joan da :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan