XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Xiberoko Botzaren biltzar nausia

Urte oroz bezala, Xiberoko Botzak urteko bilana egin dü.
Hainbat berritze egin dütie, administratiboki bai eta proiektü berri sortü.
Biltzar nausiaz gain, azken hilabete horietan izan den teknika arazoa azaltzen deikü Allande erreçaretek.

Xehetarzünak Allande Erreçaretekin:

Arte güne berria Atharratzen

Artetxe izeneko arte güne berria estreinatüko da Atharratzen üztailaren 6an.

« Artetxen » erakuska güne handi bat badate bai eta irakurketa güne bat ere. Horrez gain kafea edaten ahalko da !


Uztailaren 6an «Karbono kontua eta hazkunde tasa » izeneko erakuskarekin zabaltüko da.
4 onetarik aitzina hüllantzen ahalko da eta ondotik 10 onetarik aitzina bi kontzertü badirate.

Elsa Oliarj-Ines eta Bastien Cosson:

Astebürüak kargatürik badira igante arresti apalak ez hainbeste.

Hortako 17h-tarik goiti heben entzüten ez diren kontzertüak proposatzen dütü Maricé Castillon-ek:

Xehetarzünak : 

Aldi hontan "Les Trois Pépés" Mauletarrak, oren erdi batez eta ondotik Michel Garaten « Les Hydropathes » taldea.

Aro ejerra datekeanez, kontzertüa kanpoan iganen da.

Giltzak: ,
Previous Next

Taldeak egin, trikotak banatü, ezagütza joküak ; Euskarabentura ibilaldiaren tenorea da !


Üztailaren 1ean hasi da Atharratzetik, eta Maulera hüilantü dira lehen etaparendako.
Jiten diren egünetan Pagola Larzabale, Donibane Garazi, Orreaga, auritz eta Zubiri zeharkatüko düe. Zankoen berotzen hasteko pada ejerra !

Euskarabentura esperientzia azaltzen deiküe 3 gazteek, ardüradün batek eta Popolek:

 

Müsikaren besta Xiberoan

Azken 10 urtetan bezala, müsikaren besta antolatzen du Zinka ostatuak, Mauleko herriko etxearen lagüngoarekin.

Ostirale hontan maiatzaren 21an izanen da.
Lehen Cherbero parkean bazen, orai herriko etxe bazterreko parkean egoiten dira. Han, müsika desbardinak entzüten dira.


Arratseko 7 orenetan hasiko da; Anuxka eta Léak lehen kontzertüa emanen düe. Ondotik, Traknar taldea (punk/rock/instrumental) eta Les pire ratés (rock/punk/neorural) ariko dira.
Gaüaldia kitorik date eta prefosta jateko eta edateko badate hor berean.
Gaüaldia nola iraganen den ikus dezagün Pette Jaragoyen-ekin:

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan