XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Beti ideia berri, aldi hontan kontzertü bat deizüe proposatzen Drop goal ostatüko Aña Iribek.

Gaüaldia gaüko 8 orenetan hasiko da neskenegün hontan. Prefosta pintxo eta edateko ere badükezüe.

Parada hortaz baliatü gira Drop Goal ostatüaren berri hartzeko Aña Iriberekilan:

Previous Next

Eüskal kültür erakundeak (EKE) eüskal kültürako adarrak oro bildü dütü bakotxaren arrenküren eta lehentarzünen finkatzeko.

Artea, kantorea, dantza , antzerkia ala orano literatüra barnatü dira taldeka.

20 bat jünta orotarat, eta Horietarik bildüma bat elki dü Euskal kultur erakundeak apirila erditsüan.

Ondoko ürratsa izanen da orai hortik kontrekoki hitz ordüen ala aitzinatzeen elkitzea.

 

EKE-ko züzendaria den Johañe Etxebest:

Previous Next

Okasionearentako « les amis du château » alkartekoek ikusgarri bat proposatüko düe, urte oroz bezala.

"Maule kontatüko balidate" ikusgarriko mustrakarat hüllantü gira :

Üztailaren 21, 22 eta 23an ordüan Mauleko gaztelüko harresien azpian düzüe hitzordüa 21ak30tan.

 

Previous Next

Igantean lehentze Muskildiko sohoan Simone Veil pastorala emanirik izanen da. Igaran igantean azken mustrakan arropa beztitü dütüe aizaleek. Haien artean ebili gira gure emankizün berrezian.

Ez ahatz aitzinetik leküak hartzen ahal dütützüela Atharratzen Maude arropa saltegian, Maulen Euskaldüna jatetxean, Donapaulen "La ferme souletine" dendan, Donibane Garazin Paris epizerian, Baionan Elkaren.

Previous Next

Mauleko dagün urteko maskaradakariek gaüaldi bat antolatü düe maskaraden zentzüaz, 30 gazte hüllantü dira jakilegoen behatzeko; joan gitüan:

Dantzaz ere mintzaldi bat eginik izan da Sü Aziak alkartearen partetik; dantza garai modernoetan kanbiatzearekin batean maskaradak ere kanbiatü direla ikusi dügü, besteak beste.

Jon Iruretagoiena hitzaldi emaileak xehetarzünak emaiten deizkü:

Mauleko maskaradakarien mintzaldi osoa, hizlariak J.M Bedaxagar, Patrick Queheille Kanpo, Johañe bordaxar:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan