XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Robert Larrandabürrü « Pipas »-ek « Xiberoako xendak » izeneko gida elki berri dü Sua argitaletxea eta Elkar-ekin alkarlanean.

Hatsarrean Allande Socarrots-ekin xedea abiarazi züen. Barnen basabürüko, arbailetako eta pettareko ebilbideak adin eta maila güzientako.

Xehetarzünak billdü dütügü :

Previous Next

Urtoroz bezala xiberoko artistak eta beste leküetako kantari, dantzari edo antzerkilariak jüntatzen dira Hebentik alkarteak antolatü « Hebenko eta hanko » hitzordüan.

Aurtenkoarentako xehetarzünak Michel Etxekopar antolazalearekin:

Previous Next

Honen kuntatzeko ikusgarri bat plantatü düe « gaztelüaren lagünek » alkartekoek.

Frantxoa Caset eta Béatrice Lahargouek izkibatürik,Michel Foucher-k taulatürik, Pascale Arambürü kür eramaleare, Catherine Artzanütürri eta prefosta dantzari eta kantari ezinago honekilan.

19.mentetik Izaba herritik eta Santa Grazirik igaiten ziren ainheretarik, espartiñgintzaren ofiziotik, bai eta mündü gerlatarik igaitez Mauletar zonbaiten egünoroztako bizia kuntaürik zen. Kasik 3 oreneneko ikusgarrian, antzerki, dantza eta kantoren bidez.

Ikusgarriaren giroaz erreportajea : 

Previous Next

Asteazkenez, turistek eta lekükoek, parada badüküe gozatzeko Maule Gaineko merkatüak proposatütako animazionetaz. Merkatüalat joan aitzin gaztelüaren bisitak antolatürik dira ere bai nahiantentako.

 Lehenik pelota partida bat eta gero hasiko da merkatüa bere erakuts mahain, aihari, müsika eta giro honarekin.

Xiberoko zohardiak alageratütako aihari hon batez profeitatzen ahalko düe jentek, giro zinez goxo batetan.

Horren berri emaiten deiküe antolazale, kantari eta püblikoko jentek:

Previous Next

Muskildiko Simone Veil pastoralean emazten züzenen defentsa aitzinean ezarririk izan da.

Bai eta ere besteak beste bere gazteteriako bizipenak 2.mündü gerla denboran jüdü izatez.

Eki toltzean izanik ere, 2000 jente hüillatü dira. Beroagatik sokorriek artatze hanitx egin behar üken dütüe.

Maialen Urrutiaguer süjetak bere efeita egin dü. 19 urteko neska gaztearen emanaldi indartsüaren txalotzeko, Simone Veil süjetaren hiltzean pübliko osoa txütitü da eta eskü zartek lüzaz irain düe.

Maite Davant errejentsaren eta Battitte Berogain idazlearen lanak ere azpimarratürik izan dira.

Püblikoa pastoralaz mintzatü zeikü:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan