Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Kantagintza ikastolaren bihotzean !

« Tulalaika » ikastolako bestaz geroztik, non ere süa ezarri züan Pagolako plazan, bazter oroetan galteginik da Iulen Guiresse maska horren gibelean den DJ-a.
Gaztek bena ez hain gaztek ere zinez estimatzen düe ekarten düan giroarentako.
Aste ondar hontan Iratin zen, eta igantean aldiz Larresoron izanen da orroen plazerrarentako.
DJ Üzkülüz:
Atharratzeko plaza ederki bete da hor ziren 30 bat gazna salzaleen gaznen txestatzeko eta erosteko.
Urte oroz Gazna Feidak Atharratzeko besten abiatzea emaiten dü.
Haboroxik Ossau Irati sormarkan dira.
Gazna lehiaketaren emaitzaren aldetik kanbiamen izan da aurten:
Mitikileko Benoit Albisetti « bizkeia » irabazle elki da (bigerren GAEC « ahal bezala » Pitrau, hirugerren GAEC Etxebarnia Arancet)
Eta bortüko gaznetan aldiz Maidalenako BEXKA etxaltea da irabazle elki (bigerren Jaragoyhen Garaibiko eta hirugerren Nabolegiko gazna Héléne Rolland)
Gazna erosle eta txestazalen ganat hüllantü gira ikusteko zer zioien :
Urtoroz bezala espartiñaren besta arra jiten zeikü…
Üsatüzko Espartiña egite erakusketa, merkatüa, espartiñekilako lasterketa eta müsika animazioneak badirate.
Aurtenko berritarzünetan : pelota partidak Glaria trinketean,Mauleko biñagre egile bat hor dateala, eta haurrentako pedala gabeko bizikleta lasterketa.
Mauleko herriarekin biazkatü berri den Burgiko herria ere hor date. Merkatüan parte hartüko düe.
Luis Labadot-k horren berri emaiten deikü:
Düala bi urte ezeztatürik, igaran urtean besta batzordeko antolaketarik gabe, arra horra dira Atharratzeko bestak.
Agorrilaren 18-tik 21-ealat iraünen düe eta programa zabal bat badüe prestik.
Lehenik agorrilaren 18an gazna feida. Pelota partida 6etarik goiti eta ondotik besta batzordeak aihari bat antolatzen dü.
Agorrilaren 19an Irisarri eta Atharratze-ren arteko eskü balu partida.
Paztetx eta besta ostatü desbardinetan.
Agorrilaren 20an 11etan Atharratzeko kirolarien saristatzea bai eta laguntzaleena ere bai.
Arrestiritan Les mixains eta Bota kantu taldeak ariko dira.
4etan petanka txapelketa.
Arratsean 9etarik goiti, Niko Etxart, Su Ta Gar eta ondotik Le bal des Z'anonymes.
Igantean meza, 11 etarik goiti Otsagabia eta Atharratzeko dantzariak. Züntzur bustitzea.
Arrestiritan jokü haurrentako 3 etarik goiti. Eta 5 etarik goiti 2 dantza ikusgarri Lagunt Eta Maitak eta Kabalet.
Ondotik Les oiseaux du trottoir taldea eta Toro de Fuego ürrentzeko.
Kevin Le tout besta batzordeko kidea :
Philippe Etchegoyhen xiberotarrak bere azken libürüa aurkeztüko dü ostirale arrats hontan Liginagan.
Hitzordüa 7tan Liginagako gelan.
3 laurdenez libürüa diapositiben lagüngoarekin presentatü ondotik, galto arrapostüen egiteko parada badate.
Ondoko libürüa, hots Xiberoko azken 3 mendeetako historiaz, ondoko urtean elkiko da.
Hortaz ari zaükü Ximunen eskütik :