XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Dantza eta kantoreatik landa Urdinarbetarrak antzerkian hasten dira !
Pastoralaren ondotik, urdinarbeko 13 gazteek deliberatü düe antzerki baten plantatzea Maika Etxekoparren lagüngoarekin.

Xehetarzünak Gillen Negeloua, antzerkilarietarik batarekin :

Previous Next

Artzain eta ihizteka mündüa ohoratürik Oskaxe ikusgarrian. Astebürü hontan lehentze emanirik izan da Xiberoko Zohardiaren sorkuntza berria.

Frantxoa Caset eta Dominika Epherren hitzekilan txostakatü dira 50 aktür. Kantore, antzerki eta dantzaz alageratürik Oskaxeko leheneko bizia kontatürik izan da 200 bat ikusleer neskenegün arrestitan.

Previous Next

Xiberoko müsika eskolak 100  bat gazteri kurtxoak proposatzen dütü!
Bederatzi müsika tresna desbardin ikasazirik dira, eta aurten bi berritze izan dira tronpeta eta flute traversière delakoaren ikasteko parada beita.
Urte ürrentzean, egin düen lanaren entzünaztea proposatzen düe egünaldi partikülar batetan non eta ere xiberoko dantzarien eta müsika eskolako sorkuntzak nahasirik dirate.

Xehetarzünak Soasig müsika eskolako langilearekin :

Previous Next

Zahar etxe batetan adinetako batek gaxtokeria güziak egiten dütü bere bizia lüzatzeko ! Hori da Etienne Boyer-en libürü berriko historia.

« Mauvais berger », « l’Infection » eta « les Routes crepuscules » obren ondotik, zahartzeari interesatü da.

Etienne Boyer :

Xiberoko XVIII. menteko  gütünak ikertü dütü Elorri Arkotxak

Hemeretzügerren mentean xiberotarrek jadanik eüskaraz idazten züen
Xiberoko hemeretzügerren menteko gütünak barnatü dütü Elori Arkotxa nafartar ikerlariak
Bakotxaren istoriaz eta ordünko errealitateaz gain, eüskararen barnatzeko parada izan da.
Ikerzaliak xiberoko istoriaz axolatzen den alkarteari esker, 300 letera bildü eta ikertü dütü Elorri Arkotxak eta horren emaitza haren doktoretza tesian agertzen da
Ondoko hilabetetan gogoa balüke horren presentatzeko Xiberoan

 

Elorri Arkotxa: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan