Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen

Mauleko bihotzeko ostatüek beti lagüngoa behar
Xiberotarrak bertsoer lotzen!!

Maulen düala 7 urte sortü zen « Xübükota », lehen haurzaintegia eta bakarra osoki eüskaraz haurrer batzarri egiten düana.
Egünkoan 3 haurzainek han lan egiten düe eta bakotxa 4 haurretaz axolatzen ahal da. Maleruski haien egoitza ttipiegi izanki 10 haur baizik errezebitzen ahal dütüe. Hartako düala 3 urte egoitza handiago bat txerkatzen züela.
Igaran ostegünean haien biltzar nausian xübükotakoek berri hona jakinarazi düe : Mauleko matalas karrikan lekü bat atzaman düe !
Luxi Aguergaray eta Mayalen Larrory :
Xiberoko ikastoleen urtebürüko animazio taldeak antolatürik, Prefostako sütondoan bildü da 50 jente.
Libe Goñi Garate seaskako lehen anderenoa eta Margaita Etxart xiberoko ikastolako lehen anderenoak ikastolaren lehen ürratsak esplikatü ondotik, Etxeko izan eta diren Jean Michel Liguetx eta Daniel Lagune-n lekükortarzünak behatü dütüe.
Peio Jorajuria seaskako lehendakariak harek iraganeko eta oraiko borrokak aipatü dütü.
Parada izan da ikastolak xiberorari eta eüskarari ekarri düana gogolat ekarteko.
Bilbo, Gasteiz eta Donostiaren ondotik ostegün hontan, Baionan "euskaraz ahoskatzeaz" badate ikastaldia.
Euskaltzaindia da hitzordu horren antolazale ;
Maider Bedatsagar euskaltzaindiaren ahoskatze batzordean da:
Izenaren emaiteko idatziz: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.; eta telefonoz: 05.59.25.64.26.
Azaroaren 22an indüstriaren egüna eginen da Xiberoan.
Urte oroz bezala, eta eraikuntzaren egüna egiten den bezala, indüstriaren egüna arrajiten da.
Erran behar da langilez gose dela Xiberoko indüstria, 1000 langile eta 4O entrepresa joanarazten beidütü
Langilen mentsaren arrazo nausietarik bat da ezagütza mentsa ala faltsüa
Hartakoz enpresen borta zabaltzeak eta job dating hots entrepresa bürüekin elgarrizketak proposatzen dütüe
Benat Elkegarai CCI eta ODACE xiberoko nausien alkartearen izenenean:
Xiberoko euskalkiak interesa pizten dü, Koldo Zuazo-tik land, Berriz xiberoaz eta xiberoko eüskaraz inkesta bat abiatü beita.
Oraikoan Finlandako ikasle batek dü hori abiarazi, eta Larranen egon da partikülarzki horren joanarazteko
Keileigh Karinen ikasle gazteak tesia bat sortüko dü inkesta hortarik, helbürüa delarik ikustera xiberotarrek zer lotüra düen beren hizkuntzarekin
Keileigh Karinen: