XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Urte oroz bezala Xiberoko ikastolek ikaskoli izeneko xedea abiatzen düe. Xede hau abiatü zen düala 21 urte, helbürüa Xiberoko ikastoleen aitetama eta aitetama ohien mozkinekin eginik diren sarien saltzea.

Hiru sari ezbardin proposatürik dira ikaskoli.eus -ren web günean bai eta ere xiberoko bi ikastoletan.

Xehetarzünak bildü dütügü Ekaitz Mazusta antolazaletarik batarekin :

Previous Next

Sinpleneala joaiten gira jente haboxienak eüskaraz ari girelarik aditzaren erabilteko. Alta forma andana bat badira eta bakotxak bere baliotarzünak badütüalarik.

Igaran urtean Pette Guiresse-k gramatika esplikatzeko libürü bat egin baldin badü, horien aplikazionea düe haboro jorratü nahi. Üsü « Nor nori nork » ikasteko adibidez, taulak badütügü erabilten, beste manera hoberik badela uste düe. Horrentako metoda bateri pentsatü dü Beñat Sarasolak eta hau aurkeztüko da egin nahi den aditz atelerian. Aditzaren üngürüan eztabadatzeko hitz ordüa izan nahi da, bena düden baztertzeko günea ere. Horrentako lehen hitz ordü bat emaiten düe Ürrietaren 29an gaüko 7etan xiberoko gaü eskolan.
 

Xehetarzünak Niko Guiresse-ekilan : 

 

Ondarraren egünentako bi hitzordü badira bihar

Urte oroz horra den hitz ordü horrentako, Ikerzaleak alkarteak proposamenak egiten dutu aldikal. Aurten mintzaldi bat izanen da mauleko zerbutxugunean, Philippe Etxegoyhen-en eskütik, Xiberoko sendabideetaz ariko dena. Goizeko 10etan hitz ordüa emanik da horrentako.
Arrestitan Joel Larroque-k proposatuko du mauleko üngürü bat, plaza inportantak eta lehenago agitütakoak kontatzez. Arrestiko 3etan gaztelü zaharretik partitüko dena.
Robert Elizondo :

Previous Next

Ostirale hontan bigarren aldikotz, proposatzen düe mintzaldi bat. Erran behar da agorrilan jadanik egin zen eta arrakasta handia bildü züan 90 bat pertsona hüllantü beitziren.
Ikerzaleak alkartekoek eman duen mintzaldiaz gain, jenteek hen aitetamen ohitzapenak ere bai partekatu zütüen, ekarpen interesgarriekin. Hortaz gain, Alemanak joan zirelarik grabatürik izan zen bideoa erakutsirik date.
Robert Elizondo ikerzaleak alkarteko kidea :


Arrestiko 6etan, ostirale hontan (2024/09/26) Atarratzeko Etxahun gelan date.
Previous Next

1944eko arramaiatzaren 6an, 200 bat pertsonek baizik ez zuen frantses nazionalitatea Estatu batuak, Canada eta Inglaterrako tropen artean. Eta horietarik bat Eskiularra zen, Joseph Hourçourigaray izenekoa.
Meditarrenoan borrokatü ondotik, frantses armadan desertore bilakatü zen inglaterran komando batetan sartzeko. Itsas ontzi zonbait hurperatü, posizione zonbait hartü, pertsonaje hau hobeki ezagützeko ostegün hontan (2024/09/19) Baionako eüskal museoan arrestiko 6etan, bere familiako zonbaitek bere bizia kontatüko due.
René Bedecarrax elestarietarik bata :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan