XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Axurki errezeta izigarri honak txeste dira neskenegünean Liginagan, gaü eskolako lehen permanentea ehortzirik den herrian. Xiberoko AEK-ko lehen permanentea ehortzirik den herria. Azken urtetan ez bazen egin, 10 ekipa desbardin nor gehiagokan jauntsi due. Errezeta original andana bat izan dira, izan axurkia mexikar edo japones maneran.
1.    Postuan Philippe eta Elisabeth Stephanus.
2.    Denise, David eta Chrystelle.
3.    Aline eta Beñat Larrandaburu.
Gaüan sükaltariek eta kurius oroek txeste ahal üken dütüe errezeta desbardinak.
Niko Guiresse gaü eskolako permanenteari grabagailüa iganarazi günüan hantxe hortxe sonü biltzeko :

Xiberoko ikastolen 50 urteko ebilbideaz, eta bestaz!

Neskenegün hontan date Xiberoko ikastolen besta nausia.

Egünaldi oso bat antolatzen düe.

Hori barnatü gabe, ebilbideaz ari zaikü Oihana Larrandaburu ikasle ohi, andereño eta etxeko ohiarekin: 

230623

Egünaldiaren hatsarrea 9.15tan, kontzertüak 19tan hasten Sohütako arrabotüan.

Giltzak:
Filosofia iganik düe xiberotar ikaslek!!

Filosofiako proba iragan düe goiz huntan ipar euskal herriko gaztek !

Frantsesez, nahi ala ez, eskolako ministeritzak ez beitü eüskarazen igaiteko züzena hunhartü.

Levi strauss idazlearen ezkibü baten barnatzeko parada üken düe bena ere bi galtore :

Irustarzüna zentzüzko afera bat dea ?

Eta : bakezko nahia justiziako nahi bat dea ?

Ikasle haboroxiek jadanik badakie baxoa badüenez ala ez, eta gogoa ahozko handian düe jadanik, beren baxoko azken proba delakoz.

Parcours sup izeneko plataforman beren ikasteen nahiak jadanik jakinarazik dütüe, eta hor ere haboroxiek arrapostü bat badüe eskolen ganik

 

Jantto eta Oihana: 

Eric Etxart Eüskal Herri osoko ikastolen president ordai da

Ikastolek mügazgaindiko projet haboro egin nahi dütüe

Euskal herri oxoko Ikastolako administrazione kuntseilüa kanbiatzen da.

Iparraldea eta hegoaldea nahasirik, Horien artean, Eric Etxart urdiñarbetarra agertzen da president ordai.

Seaskatik hiru kide dira Donostiarat joiten 15 jentez eraikik den administrazione kuntseilüan parte hartzeko

Sarzale berriek beren ideiak partekatü nahi dütüe eta partikülarzki alkarlan haboro mügaz bi aldetako ikastolen artean

 

Eric Etxart: 

Previous Next

Hainbat jenteek garatzeko nahaste zonbait badütüe arlo desbardinetan eta horik Dys-ak deitzen dira.
5 Badira barnen dyspraxie, dyphasie, dyslexie, dysortographie, dyscalculie. Izan idazteko edo irakurteko arrenkürak, igitzeko edo ere kalkulatzeko dütüenak barneratzen dütü horik.
Popülazionearen %4eta 5aren artean dys batetarik hunkirik da pü. Hots gela bakotxean ikasle bat ala bik badütüe arrenküra horik.
Horien aipatzeko arrats hontan Sandrine Mendizabal psikologoa eta neuropsikologoan doktorea jinarazten düe ikastolako aitetamek.
Dys eta arreta arrenkürak izena du mintzaldia. Gaüko 8orenetan eperra ikastolan.

Sandrine Mendizabal deitü dügü :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan