XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Negüa ere xiberotarraren ikasteko sasua da

Xiberoko gaü eskolak xiberotarraren ikasteko egonaldi bat antolatzen dü barantailaren 6tik 11rat!

Ligin izanen da aste batetako proposamen hori. Züen CPF formakuntza kürütxarekin pakatzen ahalko düzüe.

Xehetarzünak eman dütü Niko Guiresse gaü eskolako langileak: 

Previous Next

Maulen düala 7 urte sortü zen « Xübükota », lehen haurzaintegia eta bakarra osoki eüskaraz haurrer batzarri egiten düana.
Egünkoan 3 haurzainek han lan egiten düe eta bakotxa 4 haurretaz axolatzen ahal da. Maleruski haien egoitza ttipiegi izanki 10 haur baizik errezebitzen ahal dütüe. Hartako düala 3 urte egoitza handiago bat txerkatzen züela.
Igaran ostegünean haien biltzar nausian xübükotakoek berri hona jakinarazi düe : Mauleko matalas karrikan lekü bat atzaman düe !

Luxi Aguergaray eta Mayalen Larrory :

Indüstriaren egüna arrajiten da dagün astean Xiberoan

Azaroaren 22an indüstriaren egüna eginen da Xiberoan.

Urte oroz bezala, eta eraikuntzaren egüna egiten den bezala, indüstriaren egüna arrajiten da.

Erran behar da langilez gose dela Xiberoko indüstria, 1000 langile eta 4O entrepresa joanarazten beidütü

Langilen mentsaren arrazo nausietarik bat da ezagütza  mentsa ala faltsüa

Hartakoz enpresen borta zabaltzeak eta job dating hots entrepresa bürüekin elgarrizketak proposatzen dütüe

 

Benat Elkegarai CCI eta ODACE xiberoko nausien alkartearen izenenean: 

Previous Next

Xiberoko ikastoleen urtebürüko animazio taldeak antolatürik, Prefostako sütondoan bildü da 50 jente.
Libe Goñi Garate seaskako lehen anderenoa eta Margaita Etxart xiberoko ikastolako lehen anderenoak ikastolaren lehen ürratsak esplikatü ondotik, Etxeko izan eta diren Jean Michel Liguetx eta Daniel Lagune-n lekükortarzünak behatü dütüe.
Peio Jorajuria seaskako lehendakariak harek iraganeko eta oraiko borrokak aipatü dütü.
Parada izan da ikastolak xiberorari eta eüskarari ekarri düana gogolat ekarteko.

Eüskaraz nola ahozkatü??

Bilbo, Gasteiz eta Donostiaren ondotik ostegün hontan, Baionan "euskaraz ahoskatzeaz" badate ikastaldia.

Euskaltzaindia da hitzordu horren antolazale ;

Maider Bedatsagar euskaltzaindiaren ahoskatze batzordean da:

Izenaren emaiteko idatziz: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.; eta telefonoz: 05.59.25.64.26.

Giltzak: ,

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan