XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Hokiko eskola zaharrean gaztentako gela bat egiten ari dira Compagnons-eko ikasleak.
Ximun Heguiaphal-ek, ikasle ohi bezala dütü gazteak jauntsiarazten. 10m2ko gela horren hargingoa lanak herritarrek zütüen egin eta hor zurtajea eta hegatza ari dira egiten Compagnons eko gazteak.
Compagnons-etan, lanbide bat ikasteaz gain, praktikak eta lan mündüa frantzia osoan ezagutzen ahal da.
Hortaz mintzatu gira Ximun Heguiaphal-ekilan :  


Gela bedatsearentako ürrentürik izan behar lüke.
Düala 80 urte sartü ziren Alemanak Xiberoan

1943ko barantailaren 23 batez ziren Alemandar tropak xiberoan sartu eta urte batez beno haboro egon.
Nola zen garaia, kontestüa eta hebenko biztanlekin ze harreman baziren aipatzen, bi maki  hen arteko desadostarzünak
Robert Elizondo Historia erakaslea :  



Previous Next

Maulen düala 7 urte sortü zen « Xübükota », lehen haurzaintegia eta bakarra osoki eüskaraz haurrer batzarri egiten düana.
Egünkoan 3 haurzainek han lan egiten düe eta bakotxa 4 haurretaz axolatzen ahal da. Maleruski haien egoitza ttipiegi izanki 10 haur baizik errezebitzen ahal dütüe. Hartako düala 3 urte egoitza handiago bat txerkatzen züela.
Igaran ostegünean haien biltzar nausian xübükotakoek berri hona jakinarazi düe : Mauleko matalas karrikan lekü bat atzaman düe !

Luxi Aguergaray eta Mayalen Larrory :

Negüa ere xiberotarraren ikasteko sasua da

Xiberoko gaü eskolak xiberotarraren ikasteko egonaldi bat antolatzen dü barantailaren 6tik 11rat!

Ligin izanen da aste batetako proposamen hori. Züen CPF formakuntza kürütxarekin pakatzen ahalko düzüe.

Xehetarzünak eman dütü Niko Guiresse gaü eskolako langileak: 

Previous Next

Xiberoko ikastoleen urtebürüko animazio taldeak antolatürik, Prefostako sütondoan bildü da 50 jente.
Libe Goñi Garate seaskako lehen anderenoa eta Margaita Etxart xiberoko ikastolako lehen anderenoak ikastolaren lehen ürratsak esplikatü ondotik, Etxeko izan eta diren Jean Michel Liguetx eta Daniel Lagune-n lekükortarzünak behatü dütüe.
Peio Jorajuria seaskako lehendakariak harek iraganeko eta oraiko borrokak aipatü dütü.
Parada izan da ikastolak xiberorari eta eüskarari ekarri düana gogolat ekarteko.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan