XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Haragitegiaren parean instalatü da « Madeleine » Liana eta Agoba armeniarren te salua. Armeniako espezialitateak bena ere hebenko biskotxak egiten dütüe. Tea, kafe edo txakolata edaten ahal da eta leküan berean jaten edo etxeat ekarten. Ondoko asteetan egüerditan "snak" gisan ogitartekoak eta plat sinpleak proposatüko dütüe.

Liana eta Agoba :

Previous Next

Auswich-en deskubritzearen 80 urteak ospatzen diren denbora horietan, urtarilaren 20an François Bayrouk estreinatü dü Gureseko xede anbiziotsüa.

Hanko parkean 60 000 pertsona zerratürik izan dira 1939 eta 1945 artean. Frantziak Espaniako errepüblikar iheslariak, jente baztertüak eta europa zentraleko jüdüak bildü zütüan hor.

Geroztik zurrezko etxolak desagertü dira eta bisitazaleentako, hilherria aparte, ez da gaüza handirik ikusteko.

Hartako interpretazio güne bat eraiki nahi da.

Robert Elizondo Ikerzaleak alkartekoak projeta jarraiki dü :

Previous Next

COVID lehenagoko marka hautse du La vernako harpeak !
2010etik zabalik den güne hau bere markak hautse dütü aurten. 15000 bisitari ez bazüeen gaintitü azken 5 urtetan aurten urte hona izan da.
Ohitarazten ahal dügü ere 2024eko hatsarrean, bortüan elürra mentsa beitzen jente haboro joan ziren bisitatzera.
Halere beti handitzea ez düe espero, 18 000 bisitazale maximum bezala ikusten düe momentüko.
Jakin behar da 15 urtez züzendari izan ondotik, Jean François Godart ek bere leküa ütziko dü erretretala joaiten beita üztailan.
Jean François Godart La Vernako züzendaria :

 

Espartina ateleria berri bat zabaltüko da Maulen

Badü aspaldi ez zela halakorik igaran !

Espartiñen egiteko ateleria berri bat sortüko da Maulen !
Zerratze zonbait izan baziren azken hamarkadetan, Nicolas Ferreira De Sousa Beskoiztarrak erabaki dü espartiñetan prodükzione güne baten egitera Maulen.
Badü urte zonbait oskigintzan lanean ari dela, La loka emaztentako espartiña bat sortü züan eta Lepine konkurtsoan zilarrezko medaia irabazi züan ere 2021an. (Zankoari moldatzen diren oski mota bat asmatü beitzüan sokarik gabe estekatzen zena.)
Arsene espartiña marka arrahartü züan 2022an eta geroztik zonbait egiten dütü bere etxetik.
Mauleon markan sartü gei da. Momentüko Zetoiles ateleria baizik ez delarik hortan.
Xehetarzünak Nicolas Fereira de Sousa ekilan :


Bere ateleria martxo ürrentzean zabaltzea espero dü berantenik.
Italiar bekanikekin josten daküan langile bat txerkatzen dü ere. Interesatürik bazide Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. maileala igorten ahal düzüe haütagintza.
Previous Next

Urtez urte Iratiko etxolek arrakasta gero handiago bat badüe, eta etxolen alokaidatzeaz gain, sasuen aubera aktibitate ezbardinak proposatzen dütüe.
Negüko sasu hatsarre honentako 3 aktibitate ezbardin proposatürik dira, xehetarzünak bildü dütügü Josy Arrossagaray Iratiko etxoleen züzendariarekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan