Arrakasta handia üken dü aurten, hala nola egün zonbaitetan 1 000 jentez goiti jin dira Santa Grazirat, jakitez aparkatzeko 100 bat lekü baizik ez dela.. .. Berri hon bat halere herriaren kontüentako eta herriaren famaren handitzeko. La Vernako harpearekin Santa Graziko bi güne horiek indar bat dira Basabürüarentako ere, 120 000 jende jinarazten beitüe orotarat. Horrek turismako profezionalak eta logüneak biziarazte dütü. Horrez gain Santa Graziko merak jakinarazi dü jarraikiko züala herritarren fidantxa begiratzen düano. Maryse Othart :
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1605