XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Arüen plantatüko da Martin, zühaingintzan !

Martin, kinesiterapeuta zen bena COVIDan denboran ez züan lanik egiten ahal.
Memento
hartan hasi da laborantxari interesatzen eta Baxo profesional bat igaran « conduite de production horticole » edo batzezaintzan. 2023an formakuntza desberdinak egin dütü, eta hasi da plantatzeko xede baten antolatzen.
Ondotik
Trebatu alkarteari esker, parada uken laborari etxetarat joaitea eta haren plantatzeko xedearen zehaztea.
Lurzaindia
alkarteari esker, lürrak atzaman dütü Arüeko herrian. Lürrak partekatüko dütü beste bi laborariekin.
Lür
horietan gei dütü frütü desbardinak lantatü : parte batetan frütatze soro bat egin sagarrekin, üdarekin eta mertxikekin, beste parte batetan arragak ezariko dütü eta azkenik lantaretegi bat eginen .
Lehen
frütüak lantatüko dütü dagün urtarilan eta nahi lüntüke lehenak saldü 2027an.

Xehetarzünak heben atzamanen dütützie : 

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan